Zuria

Leire Apellaniz eta Julián Génissonen idazketa egonaldia
apirilak 22tik 26ra
Egoitzak - Leiho bat

Lehio bat: Azalaren berezko zalaparta

Zuria filma egiteko egonaldia, Leire Apellaniz-ek zuzenduta

2077. urtea. Bilbo-Zuria. Ama batek eta bere alabak lan egiten dute La Orden izeneko erakunde matriarkal klandestino batean, eta Las Niñas Torcidas taldea ezagutuko dute, talentu handiko emakumez osatutako taldea, superdotatuak guztiak, hiritik ihes egin nahi eta naturarekin jatorrizko harmonian bizi nahi dutenak.

Leire Apellaniz zinemagilea eta ekoizlea da. Sr.&Sra. eta Apellaniz&de Sosa dira bere ekoizpen etxeak. 2015ean bere lehen dokumentala ekoitzi eta zuzendu zuen, “El último verano”, Karlovy Vary hirian estreinatua. 2017an “Mudar la piel” dokumentala ekoitzi zuen, Ana Schulz eta Cristóbal Fernández-en opera prima, Locarno-ko Zinemaldian estreinatua. “Las letras de Jordi” filma ekoitzi du ere, Maider Fernández Iriarte-ren lehenengo filma, Donostiako Zinemaldian estreinatua, Zuzendari Berrien sailean hain zuzen. Aritz Moreno-ren “Ventajas de viajar en tren” ekoitzi du ere, lau izendapen Goya sarietan eta Europako Zinema Akademiaren sari bat lortu zituena. Orain dela gutxi Chema García Ibarraren “Espíritu sagrado” estreinatu du, aipamen berezia lortu zuen Locarnoko Jaialdian eta Feroz saria irabazi du. 2021ean “Canto cósmico. Niño de Elche” estreinatu zuen, Marc Sempere-Moya-rekin batera ekoitzia eta zuzenduta. 2022an “La Concha” film laburra zuzendu zuen, Xixongo Nazioarteko Zinemaldian 60. edizioan estreinatua. “Samsara” da bere azken ekoizpena, Lois Patiño-ren lana, Berlinalen estreinatua, Encounters sailean, Epaimahaiaren Sari Berezia lortu du. Pablo Hernandoren, Aritz Morenoren, Irati Gorostidiren eta Ion de Sosaren proiektu berriak ekoizten ari da, eta “Zuria” izeneko filma zuzentzen ari da, bere fikziozko lehen film luzea.

Julián Génisson Madrilen jaioa da 1982an, Filosofia ikasi zuen Parisen, École Normale Supérieure goi-eskolan. 2010ean klaustrofobia giroko umore bideoak eta zuzeneko showak egiten hasi zen, ikus-entzunezko Canódromo Abandonado kolektiboarekin. 2012an Seattlera bidaiatzea lortzen du crowdfunding bidez, han zuzenduko du “La tumba de Bruce Lee” filma, filmaren gidoia ere idatzi zuen. Sitges-eko Zinemaldian estreinatu zen, eta, ondoren, Mar del Plata-n edota Atlántida Film Fest jaialdian aurkeztu zen, besteak beste. 2015ean “Esa sensación” egin zuen, Juan Cavestany-rekin eta Pablo Hernando-rekin batera (Rotterdameko Jaialdirako hautatua, BAFICI-n edo D ‘A-n ere bai, eta Malagako jaialdian saritua). Almodovarrek film horri buruz esan du, El Mundo egunkarian egindako elkarrizketa batean, “fede katolikoaren eta praktika elizkoien definiziorik hoberena jasotzen duela (…)”. 2017an “Ayudar al ojo humano” egin zuen, Lorena Iglesias-ekin eta Velasco Broca-rekin batera (Sevillako Zinemaldian edo Rizoma jaialdian hautatua). Hiru filmak ikusgai daude Filmin plataforman. 2019an hasiera eman zion “Inmotep” lanari, autoekoitzitako film luzea. Filmaketa lana eten beharra izan zuen, alarma egoera zela eta. Webserie bat egin du, Hecho de monedas (2014-2016), dozenaka film labur, bideoklip eta bideo saioak, eta Anthony Blake El Sol Es El Cerebro De La Tierra (2020) film luze esperimentala. Dos de Mayo Arte Zentroan, Mostoles hirian, egin zen “Humor absurdo: Una constelación del disparate en España” erakusketarako bere pieza lan bat aukeratua izan zen.