ZLAB 2.1

Zineman Sorkuntza Laborategia

# Andrés Duquerekin

urtarrilak 7tik 12 arte
Tailerrak - Mikorrizak

Micorrizak: onddo eta sustraien arteko erlazio sinbiotikoaren izena erabiltzen duen programa honen bidez, AZALAk beste egitura lagun batzuk hartzen ditu beraien programen zati bat gure espazioan gara dezaten.

kalakalabek antolatutako laborategia

ZLAB alternatiba gisa sortzen da, sorkuntza artistikoan era kolektibo batean pentsatzeko. Horretarako, proiektuen laborategia izango den dinamika bat jarriko da martxan. Bertan lantzen diren filosofia nagusiak, elkarbizitza eta guztion onerako izango den elkartruke horizontala dira.

Hirigunetik urruti, Azala-n, zinema bizi eta partekatu egiten da modu eraldatzaile eta zabalean, erakundeek aldez aurretik ezarritako egituretatik aparte, horrela artea (bizitza) bizitzeko gure moduan sakondu egiten dugu.

Hamar zinemagile izango dira esperientzia honetan parte hartuko dutenak,  oraindik eraikitzen arituko diren zinema-proiektu batekin.

 

Andres Duque, Caracasen (Venezuela) jaiotako espainiar zinegilea da. Bere lana espainiar ez-fikzioaren periferian kokatzen da, eta dokumentala eta saiakera ezinbesteko ezaugarriak dira bere lanean. Bere lehen filma, “Ivan Z” Ivan Zulueta kultuzko zinemagilearen erretratua da. 2011n lehen film luzea egin zuen, “Color perro que huye”, Rotterdameko Nazioarteko Zinemaldian estreinatu zen, eta publikoaren saria irabazi zuen Punto de Vista Nazioarteko Zinemaldian. 2012an New Yorken ospatzen den Flaherty Mintegira gonbidatutako zinemagileetako bat izan zen. 2013an Bartzelonako Hiria Saria jaso zuen “Ensayo final para utopía”filmagatik. “Oleg y las raras artes”- ek 2016an sari eta aitorpen ugari lortu zituen. 2018an Kareliari buruzko bi ataletako proiektuari ekin zion, Errusia eta Finlandia artean banatutako lurraldea da Karelia, eta IsReal Zinemaldi Etnografikoko Jaialdian (2019) epaimahai gaztearen saria jaso zuen. Gaur egun, film berria prestatzen ari da Finlandian. Andres Duqueren filmografia: Iván Z (2004), Paralelo 10 (2005), Landscapes in a Truck (2006), La constelación Bartleby (2007), Life Between Worlds Not in Fixed Reality (2008), All You Zombies (2008), No es la imagen es el objeto (2009), Color perro que huye (2011), Ensayo final para utopía (2012), Primeros Síntomas (2015), Las manos de Nastasia (2015), Una película recordada (2015), Oleg y las raras artes (2016). Carelia – Internacional con monumento (2019). Carelia – La casa iluminada (oraindik prestatzen).

 

Aurreko edizioetan bertara gonbidatuak izan diren zinemagileak: Oliver Laxe, Lois Patiño, Xabier Erkizia

Aurreko edizioetan parte hartutakoak: Luis Macias, Maddi Barber, Jesus Maria Palacios, Miguel Lopez Beraza, Aitor Gametxo, Arantza Santesteban, Pedro Gonzalez Rubio, Jorge Moneo Quintana, Ione Atenea, Irati Gorostidi, Marina Lameiro, Maite Redondo