The velocity, the calm. The streets. The time.
The sun, the light.
Elkarrizketa etengabean, jolasean. Joku bera aukeratu dugu?
Berdin dio, jarrai dezagun.
Tu dois continuer juste droit, juste continue tout droit.
Ouais, je sais, je sais, ce n’est pas une compétition, c’est l’art de notre temps.
Memoria eraiki bidean, bidea eraiki memorian.
Uma forma de brincar com o fogo sem me queimar. A través das palavras, as letras, a melodía que habita em elas, o ritmo escondido e a dança proibida.
Dantza, musika eta zinema uztartuz sortzen ari garen obra eszenikoa da. Disziplina artistiko hauen arteko elkar-trukaketan oinarritzen da sorkuntza prozesua, lan horizontala eta kolektiboa bilatuz. Gure nahia ere lehenengo pieza bat sortu eta gure buruak sortzaile bezala ezagutzea da.
Lan honen gaia sortze eta ikerketa prozesua bera da. Bertan, hitzen musikalitate eta gestualitatearekin jolasten dugu. Honez gain, hiri baten barnean dauden soinuen inguruan hausnartu eta soinuek mugimenduan duten eragina gorpuzten saiatzen da proposamen hau. Soinua eta mugimendua, musika eta dantza bezala ulertuz.
Lehen egonaldi artistikoa Garaion Sorgingunean burutu genuen. Ondoren, Gipuzkoako Dantzagunearen Sortutakoak 16 deialdian hautatua izateari esker hilabeteko egonaldi bat egin genuen bertan. Honen bukaeran Errenteriako Niessen aretoan aurkezpen bat egiteko aukera ere izan genuen. Hala, lanaren lehen etapa bukatu genuen eta orain, AZALAn, berriro ere hartu eta proposamenaren nondik norakoak berrikusi nahiko genituzke. Lehen prozesuan jarri genituen mugak zabaldu eta ikertzen jarraitzea da asmoa.
Manu Gaigne Beobide, musikari donostiarra. Perkusio ikasketak Errenteria Musikal Udal Kontserbatorioan eta Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian burutu zituen. Musikenen zebilen urte haietan, musika garaikidearen inguruan zuen interesa handitzen joan zen, Helmut Lachenmann edo Peter Eötvös bezelako musikariekin izandako hartu emanaren ondoren. Hauek idatzitako obrak landu eta idazteko teknikak ezagutzeko aukera izan zuen eta honek, zuzenean eraman zuen musika garaikidearen munduan guztiz murgiltzera. Honek bultzaturik, Icaro Ensemblea sortu zuen 2017 urtean, Adrian Carro eta Ane Urbizu musikariekin batera, XXI. mendeko obrekin osaturiko kontzertu bat emanez Donostiako Musika Hamabostaldian 2018 urtean. Gaur egun, Portoko ESMAE unibertsitaten ikasten du, Musika Garaikideko Performancean espezializatutako master bat egiten ari da 2018 urtetik, Miquel Bernat musikariaren gidaritzapean.
Jone Amezaga Donostiako dantzariak, Gasteizeko José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioan burutu zituen dantza klasikoko ikasketak. Amaitu eta berehala Dantzaz Konpainia gazte konpainiaren parte izatera pasa eta hiru urtez (2014-2017) hainbat sortzailerekin lan egiteko aukera izan zuen bertan: Jone San Martin, Lukas Timulak, Jorge Jauregi, Itzik Galili, Victoria P. Miranda, Mikel Aristegi, Myriam Perez Cazabon, Marta Coronado eta abar. 2018tik aurrera helduentzako (Los Días De Penélope, Ingrid Magrinyá, Mugmus Laborategia, NODE, LASALA) zein haurrentzako ikuskizunetan (Txintxirrin Konpainia, Teatro Paraíso) freelance bezala lanean dabil hainbat konpainietan.