Lara Izagirre Garizurieta euskal zinemagilearen hirugarren film luzea izango da, Lara Izagirrek eta María Goiricelayak idatzia eta Lara Izagirrek berak zuzenduta. Lara eta Maria 2023tik lanean ari dira proiektu honetan. Orain arte, Eusko Jaurlaritzaren, Europa Mediaren eta BBKren babesa jaso du. Horrez gain, Apika Lab eta Dirdira Lab laborategietan parte hartu du ere.
Orain ari dira gidoia idazten eta proiektua lantzen, Gariza Films ekoiztetxearekin.
Lara Izagirre: Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, 2007an. Ondoren, zinema zuzendaritza ikasketak egin zituen, baita film luzeetarako gidoigintza graduondoa ere. 2010ean Gariza film ekoiztetxea sortu zuen. Harrezkero, film laburrak, dokumentalak eta film luzeak idatzi, zuzendu eta ekoiztu ditu. Bere lehen film luzea Un otoño sin Berlín 63. Donostia Zinemaldiko Euskal Zinemaren Galan estreinatu zuen, 2015ean. Hurrengo urtean, Irene Escolar aktore protagonistak Emakumezko Aktore Berri Onenaren Goya Saria jaso zuen. Bigarrena film luzeak Nora Zinemira atala inauguratu zuen 2020ko Donostia Zinemaldian, eta nazioarteko beste hainbat jaialditan proiektatu da. 2022an bere azken film laburra zuzendu eta ekoizten du Pelikula Baten Bila. Hirugarrena izango duen film luzea lantzen ari da, Yerma.
María Goiricelaya: Ikerketa eta Sorkuntza Artean doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, 2016an amaitu zuen bere tesia “La formación vocal del actor en los siglos XX y XXI”. Zuzendari gisa egin dituen azken lanen artean daude honako hauek: Festen (Arriaga Antzokia), Play! (Zentro Dramatiko Nazionala), Nevenka (Histrión Teatro) edo Yerma (BBK Aretoa), Antzerki-lanaren egokitzapen edo bertsio onenaren Max Sariaren irabazlea, Altsasu (Arriaga Antzokia) eta El Patio de mi casa (Max Sarien azken edizioan, Antzerkigile Berri Onenen artean izendatua). 2017an La Dramática Errante konpainia sortu zuen. Egun, Goiricelaya, obrak zuzendu eta idazteaz gain, programatzaile artistikoa da BBK Aretoan eta zuzendari artistikoa Erriberriko Antzerki Jaialdian.