Irudien bizia eta maitasuna

1. egonaldia. Pablo Marteren sorkuntza eta ikerketa egoitza. Gonbidatua Aimar Arriola.
urriak 27tik azaroak 6 arte
Egoitzak - Topo

Lurpeko animalia izenarekin, bi urtetan zehar eta hurbileko laguntza batekin AZALAk hiru artista edoeta ikertzaileri ematen dien ikerketa beka programa da Topo.

2020-2021 biurtekoan zehar, Isabel de Naverán, Pablo Marte eta Karlos Matínez B. artistekin ari gara zuloz, galeriaz, eta tunelez zeharkatutako lurazpiko azaletan topatzen.

Nire proiektua, Azalan, Irudien bizia eta maitasuna, beste gorputz, gauza eta keinu batzuen aldarrikapenari buruzko ikerketan kokatuko da, idazteko egintzan, baina baita -beste modu batean bada ere- filmatzeko egintzan. Bidaiaz, bidaiako narrazioez (kontakizunak eta korrespondentziak) eta irudiez: espazio inbokazioa, martxa, alde egitea, itzultzea… Baita horretan guztian bizitza beste norabait tiratzen duten gauzak aurkitzeari buruz ere, bizitzaren joan-etorri horien garrantziari buruz, haustura horiei buruz, eta, ez gutxiago, horien zailtasunari buruz, haren ausentziak sortzen duen larritasunari buruz eta irrikak sortzen duen antsietateari buruz. Ikerketak hiru gai edo ardatz izango ditu: biltegiratze edo stock-egoera bat (gorputzen gelditasun eta mugiezintasun bat, itxarote eta transakzio eremu zehatz bat edo zerga-ihesbide gisa, ekonomia bat, eremu frankoen antzera), disfuntzio bat, baliaezintasun bat, utzikeria bat forma-bulto edo hondakin gisa, batez ere gorputzenak, baina ez bakarrik, eta ihes eskizoide bat. Beldurra desira bihurtzeko etengabeko hizketa. Ez da irudien historia bat izango. Entsegu bat ere ez. Idazkera filmikoko gorpua izango du. Metodologia zehatz baten ondorio izango da, bi denboratan, Douglas Sirk-en film hura bezala deitua, A time to love and and a time to die, maitatzeko denbora bat eta hiltzeko denbora bat. Denbora bakoitzak bere izaera emeki eta gogor hedatuko du, batzuetan udaberriko eguzki bat bezala eta beste batzuetan abuztu hasierako eguzkia bailitzan, beste batzuetan udako euri-jasa bat bezala eta beste batzuetan otsailean irauten duen hotza bezala, beharraren eta gehiegikeriaren artean, sintesiaren eta xahutzearen artean. Maitasunaren eta potlachtaren artean.

Irudien bizia eta maitasuna. 1. egonaldia
Irudien bizia eta maitasuna honen prozesuan, lorategi baten irudia, non paseoan ibiltzen naizen eta elkarrizketa luzeak izaten ditudan topo egiten dudan jendearekin, beste honen ondoan flotatzen bezala agertzen zait: zuloz beteriko mundu bat, zeinetatik satorrek burua agertzen duten. Irudimenezko sator fantastiko bikoitza da [nik esango nuke itzulgarria ez ezik batez ere eta bereziki elbis rever ere badela]. Bikoiztasun hori bera sentitzen dut egonaldi hitzean bere bizi-erresonantzia eta bizitoki-erresonantziekin [etxe bateko egonaldiak zeinak hedaduraz geltoki edo opor izan baitaitezke bizitzakoak]. Egonaldian “Egon” aditza funtsezkotzat jotzen dudan ezaugarri baterantz lerratzen da: bere dantzaldian ustekabean bezala barneratzen den denbora bat [egonaldi hitzean zerbait dantzatzen delako: dena egonaldiaren inguruan dabil dantzatzen den bitartean] eta orduan ez da soilik [oh ez noski ezetz] egotea baizik eta gaaaaaaudela. Egoooooooon. Horrela. Ooooooooo [nahi ditugun beste o]. Animaliek badakite zer kontatzen dudan.
Jakina zoriontasunak ere badaki [nahiz eta zaila den zoriontasunari edozer gauzaz galdetzea bizitzan azkarregi doalako batzuetan kosta egiten zaiolako bere burua ezagutzea) oso diskretua da ez da jasaten gorroto du bere bizkarra bere oinetan harria balitz bezala da bera bere hanka gainean balitz bezala da bere galerna balitz bezala da bere alea ipurdian. Gnomo izerditua bere altzairuzko gola bere gol propioa. Gauek badakite. Madame l ‘Aventurek badaki. Badaki halaber S. Thala-ren dantzaldian ezer esateko ezpainak erdi ireki zituen emakumeak. Bere bizitzako esaldirik ederrena bihurtu zen [“hemen da S. Thala ibairaino, eta ibaiaren beste aldean Thala izaten jarraitzen du”]. Nola ez pentsatu orduan Azalaz?: uste dut Azalaz ere esan litekeela “hemen Azala da eta ibaiaren beste aldean Azala izaten jarraitzen du”. Nik Egooooooon askotan bizi izan dut Azalan [hainbeste non honela idatz nezakeen: haiiiiiiiiiiinbeste]. Azala leku aproposa da irristatze horrentzat.

Egonaldi bat  irristatua egotea bezala burua elkarrekin agertzeko modu bat besterik ez da. [Orduan Aimarri esan nion, animatuko al zara? Eta animatu egin zen].
[Aimar Arriola] etorriko da egun batzuk pasatzera egonaldi honen erdialdera. Hitz egingo dugu paseoan, ez dago plan zehatzik. Ez da beharrezkoa.

Pablo Marte (Cadiz, 1975) artista, idazlea eta ikertzailea da. Zinema eta telebista errealizazioan graduatua eta Arte Ederretan lizentziaduna, bere lana erakutsi du Bilbaoarte Fundazioan, Carreras Múgica (Bilbo), Arte Eder Museoan (Bilbo), Harriak programan (Eremuak), edo Cineclube (Santiago de Compostela), Hangar, Tabakalera (Donostia), Azkuna Zentroa (Bilbo), Kadist Art Foundation (Paris), Artium (Paris) Consonniren El Problema está en el Medio filmarekin HPCren programazioan parte hartu zuen eta, Consonnirentzat ere, Again, against antzezlana idatzi eta zuzendu zuen, BADen (Bilbo) estreinatua (2013). Pretty Woman proiektu editoriala argitaratu du, fikziozko saiakera batean eta artisten hamar esku-hartzetan zabaldua. Aldi berean, Giltzapekoak: Notas sobre la reclusión (Marion Cruza eta Aitor Izagirrerekin) erakusketaren komisarioa izan zen Koldo Mitxelena Kulturenean (Donostia). 2019an, Azalak koordinatuta P.I.C.A. programan parte hartu zuen. 2018ko irailetik cine_ilegal proiektuaren koordinatzailea da Bulegoa z/B-rako (Bilbo). Gainera, TRANCE-ren sortzaile eta editorea da, praktika artistiko eta diskurtsiboen kritikarako web gunea.

Aimar Arriolak (Markina-Xemein, 1976) arte lanetan dihardu, komisario, editore eta ikertzaile gisa. Doktore da Goldsmithseko Ikusizko Kulturen Departamentuan, Londresko Unibertsitatean. 2016 eta 2019 bitartean, erakusketak eta programa publikoak antolatu ditu, berezkoak eta enkarguzkoak, MACBAn, Bartzelonan; The Showroom-en, Londresen; Centro Centron, Madrilen; Bilboko Arte Ederren Museoan; Tabakaleran, Donostian, besteak beste. Gaur egun, Alhondiga Bilbao (2020-2022) AZ programaren Batzorde Teknikoko kide eta ikertzaile elkartua da.