Mahi bat norberarena (azken dantza)

Olga Mesaren ikusentzunezko proiektu koreografikoa
Francisco Ruiz de Infanterekin elkarrizketan

Hors Champ // Fuera de Campo

irailaren 5tetik 16ra
Egoitzak - Leiho bat

Leiho bat: AZALAren berezko zalaparta.

“Gaur, 2021eko irailaren 1ean, 6:07an, berriro ere nire mahaian nago idazten. Errealitate bitxi horren aurrean, eta aldaketak lehen baino bizkorrago eta errotik gertatzen ari diren ustearen aurrean, neure burua entzuten saiatzen naiz ni neu neure burua ikusteko eta etorkizun hurbilean ni neu neure buruarekin desberdin sentitzeko.

Pandemia hasi zenetik gure gizartean hazi eta hazi jarraitzen duten desberdintasun sakonetan pentsatzea ez da gauza erraza. Hala ere, geure erresistentzia-ekintza intimoak asmatzeko garaia dela ikusten dut. Nire lan-mahaian eseri maizago egiten hasi nintzen, eta, poliki-poliki, aspaldiko partez, nire idazkera koreografikoaren bi praktika nagusietara itzuli naiz: nire mugikorreko kamerarekin egiten dudan lana, eta nire elkarrizketa in situ espazio-memoriatik ateratzen den idazketa koreografiko baten eta nire gorputzak zeharkatu nahi dituen fikziozko istorioen artean.

Gure historian bizi dugun une honetan bide misteriotsu horri dagokion forma aurkitu beharra dago, bide horri ikusgarritasuna emateko eta zurekin partekatzeko. Gure historia idazten ari da berriro ere! Fida gaitezen errealitate intimo horretaz!”

Nazioarte mailako ia hogeita hamar urteko ibilbidearen ostean, dantzaren, idazketaren, instalazioaren eta zinema-hizkuntzaren arteko mugarekin lerratuta, Olga Mesa-k kapitulu berri bat hasi du bere sorkuntza eszenikoen barruan “Mahaia propioa” izeneko proiektu honekin.

Istorio hau 2020ko udaberriko konfinamendu intimoak markatua dago, emakumezkoaren irudimen sendo batean oinarrituta. Irudimen horretan, amestutako elkarrizketa bateko pertsonaiak bezala, inspiratzaileak diren hainbat emakume gurutzatzen dira (Virginia Woolf, Kate Chopin, Isadora Duncan…) eguneroko presentziekin batera: ama, arreba, laguna…

Ez dago proiektu honetatik oso urruti “Kartografia” baten ideia: objektuek eta zati sakabanatuek (lore lehorren bilduma bat, bizirauteko mantak, presaka idatzitako liburuxkak…) osatzen duten stock lardaskatu batetik abiatuta, Olgak eremutan antolatutako paisaia eraikitzea proposatzen du, eremu horien bidez sentsibilitate pertsonalari nahiz kolektiboari dagozkien lekuak irudikatzeko: gune horiek dira gure ahultasunaren baitakoak, etorri eta gero desagertzen diren munduko gauzen aurrean dugun presentziarenak. Horien bidez garatuko da pertsonaia femenino baten bilakaera; haren presentziarekin, keinuekin eta begiradarekin, elementu horien guztiekin ehuntzen ditu ikus daitezkeen eta ikusten ez diren loturak… Maitasuna ote berriz ere?

Jarduera koreografiko pertsonal batetik abiatuta, gorputza tresna gisa erabiltzen duena espazioaren, irudiaren eta soinuaren esperientzia bizitzeko, Olgak eszenatokiraino bidaia bat eskaintzen du, gure sentsibilitate partekatuen indar eta ahulezien bidez.

2020ko udaberri arraroan zehar, Olgak amarekin, alegia Marian Suárez poeta asturiarrarekin, egunerokoan partekatzen dituen solasaldiez eta irakurketez osatutako erritualari hasiera ematen dio. Beraz, kontatzen diren bi obrak bi biografia dira: “Mi vida” Élia Kazan zuzendariarena, eta “Una vida” Isadora Duncanena.

Solasaldi horien arrimura, halako ohitura moduko bat sortu zen bien artean, hots, esku-dantzarena: sistema koreografiko ttipi bat, distantziaren mugak eta gorputzaren mugak gainditzeko diseinatuta. Handik gutxira, materiala hori guztia pantaila handira eraman zuten “Mahaia propioa” filma laburrarekin: danza de manos # 1″ (Beca Asturias – Cultura en Rede 2020), Francisco Ruiz de Infanteren laguntzarekin egina. Olgak uste du horrek istorio berri baterako haria dakarrela, eta platoaren gainean egiten den irudiaren eraikuntza lanari buruzko gaian sakontzea ahalbidetuko diola. Hori da, hain zuzen, bilatu nahi izan duena bere aurreneko lanekin hasi zenetik: labOfilm (2009-2012) eta Carmen // Shakespeare (2012-2021). Hori guztia elikatzeko, corpus moduko bat eratzen du objektu, testu eta irudiekin, hori da lehen zirriborroa, kartografia sentikor honi zentzua ematen dion lehen zirriborroa hain zuzen ere.

Asmoa da sormen lan hau laborategi handi baten pare garatzea, bidean aurrera egingo duena bitarteko formak sortuz (Esku-dantzak). Forma horiek ikus-entzunezkoak edo performatiboak izan daitezke, Europa mailako hainbat kolaboratzaileen elkarlanarekin, gero eta zehatzagoa izango den testuinguru baten arabera, betiere. Bitarteko forma horiek, bizitza independentea dutenak eta hainbat alditan hedatzen direnak, osatzen dute Olgak erabiliko duen materiala “Mahaia Propioa” (Danza Finalà, 2023. urte hasieran sortuko dena, CDCN Pôle Sud zentroan, Estrasburgon) pieza eszenikoa egiteko ……………………………………………………………………………………………………..

Olga Mesa eta Francisco Ruiz de Infanteren bioak erderaz

Hors Champ//Fuera de Campo konpainia