tripak haiek

Haiek eta Tripak kolektiboen sorkuntza egonaldia

urtarilak 2tik 8ra
Egoitzak - Leiho bat

Lehio bat: Azalaren berezko zalaparta

 

Laguntza:

Neskak dio iturria pertsona bat dela eta, aldi berean, ur-mendi bat, esmeralda bezain distiratsua. Ez du besorik, ez aurpegirik, itsua da, mugitu gabe ibiltzen da, inguruan dituen ur tolesdurak ez desegiteko.

Gaur otarraina jan dugu lehertu arte. Bi ekarri ditut, bi kilokoak, eta beste lau, txikiagoak. Ur berde batean harrapatu ditut. Botila baten barruan murgiltzea bezala zen. Inpresio errepikaezina.

Orinocoko ura da.

Tripak arte eszenikoen euskal konpainia da, eta Mayi Martiarena, Maite Mugerza, Marina Suarez eta Natalia Suarez artista plastikoek eta Andrea Berbois biolin jotzaileak osatzen dute. 2013an sortu zen, Baratza Aretoko (Gasteiz) Sorkuntza Laborategiaren testuinguruan, munduarekiko eta estetikarekiko zeukaten ikusmen berezietan oinarritutako sorkuntzak eskaintzeko asmoz. Orain arte, hiru pieza eszeniko egin dituzte. Lehenengoa, Maite, La Noche Scratxe (Baratza Aretoa, Vitoria-Gasteiz), 2013an aurkeztu zuten lan laburra izan zen. Bere bigarren lana Aitaren Larrua izan zen, modu edo lengoaia propio baten aurkikuntza suposatu zuena. Lanak Euskal Herriko hainbat eszenatoki zeharkatu zituen bi urtez: Durangoko Azoka 2015, Eztena 2015 (Errenteria), Baratza aretoa (Vitoria-Gasteiz), eta Artium Museoan amaitu zuen bere bidea, InTACTO 2016 jaialdiaren barruan (Vitoria-Gasteiz). Bere hirugarren eta azken pieza Urruna izan zen, hainbat sorkuntza egoitzaren laguntzarekin sortua (Azala, Baratza Aretoa eta GaraiOn Sorgingunea, Araban, eta Pradillo Antzokia, Madrilen). Sorkuntza prozesuan zehar, obra modu ezberdinetan erakutsi zen, Teatro Pradillon (Madril), Oihaneder Euskararen Etxean (Gasteiz), eta Eremuak arte garaikiderako programak antolatutako aire zabaleko ekitaldi baterako ere egokitu zen, Markina-Xemeingo HARRIAK programaren barruan. Azkenik, pieza 2019an estreinatu zen La Fundicionen, BAD Bilbao jaialdiaren barruan. Bere azken proiektua, Platea, Garazi Navas soinujolearekin elkarlanean, 2022ko urrian estreinatu zen HARROBIAn (Bilbo), BAD Bilbao jaialdiaren barruan. Obra hainbat eragileren laguntzarekin sortu zen: Eremuak-en Praktika Artistikorako Laguntza jaso zuten 2020an, eta egoitza artistikoak egin dituzte Bulegoa z/b (Bilbo),Azala, S ‘ALA Espazio perartist* (Sardinia), L’ Animal a l ‘esquena (Girona), DINAMOA Sormen Gunea (Azpeitia), Tabakalera (Donostia), Arropaineko Arragua (Lekeitio) eta GaraiOn Sorgingunea (Ozaeta) erakundeetan.

Haiek, 2005 urtean hasitako ibilbide artistikoak Ion Arregi artista eta Martin Ferran arkitektoa elkartu egin zituen lehenik “elminius modestus” izeneko proiektuan. Bakarkako ibilbide artistikoak bestelako lanekin uztartu egin ziren, diseinu arloan, arkitektura eta altzari zein jostailugintzan, 2017 urtean erakusketa diseinuan lehen enkargua jaso arte. 2020 urtean ‘Haiek’ kooperatiba sortzen dute, lan horiei abiapuntu berri bat ematen.