TEATRO AMAZONAS arte bizien alorrean dagoen proiektu dokumentala da, eta PACÍFICO izeneko serie dokumentalaren barruan dago. Kolonialismo forma berrien, Latinoamerikako lurraldeetan eta bertako herrietan egiten ari diren basakerien eta kultura garaikidearen garapenaren artean dagoen harreman estuan zentratzen da.
Extraños Mares Arden eta Tierras del Sud S.A. dira beren azkenengo bi proiektu eszenikoak, beraz trilogiaren hirugarren eta azken pieza da Teatro Amazonas. Lehenbiziko piezan Guggenheim familiaren, Atacamako basamortuan meatzaritzaren eta arte garaikidearen industriaren sorreraren artean dagoen harremana lantzen da, bigarrenean, berriz, Argentinako Estatuaren, herrialde maputxearen eta Benetton (bertan milioi bat hektarean jabea) ehungintza industriaren artean dagoen harremana.
TEATRO AMAZONAS egitasmoak Brasilgo Amazonaseko bi une arkitektoniko garrantzitsu eta handienetakoen sorkuntzan eta garapenean murgildu nahi du. Biak ere oso estu daude loturik ikuskizunaren munduarekin: AMAZONAS ANTZOKIA, Brasil osoan operari eskainitako antzoki handienetako bat, XIX. mendearen amaieran sortutakoa; eta AMAZONIAKO ARENA, lurraldeko futbol estadiorik handiena, 2014an inauguratua, Munduko Futbol Txapelketarako.
Bi mugarriak Amazoniako historiaren azken mendeak kontatzen lagunduko digute. Hortik aurrera, galdera asko egin behar dira eta ikerketa ildo batean baino gehiagotan aritu: Bi eraikinek bertako industriaren garapenaren eta beherakada ziklikoarekin duten lotura, burgesia postkolonialaren handitasun irrika, bertako herriek jasotako harrapakina eta basakeria, Amazoniako basoen suntsiketa, eta karbono-bonuen nazioarteko merkatuko funtzionamendua.
Eta horren guztiaren gainetik, honako hau… zerk bihurtuko du planetako oihanik zabalena, populatu gabeko lekurik handienetako bat izan arren, herri eta hizkuntz aniztasunik handiena duena, bidaiariek, esploratzaileek, kolonoek eta atzerriko inbertitzaileek gehien desiratuko duten lekuetako bat?
Laida Azkona Goñi. (Iruñea, 1981eko ekainaren 3an)Nafar dantzaria eta koreografoa da. Iruñean eta Bartzelonan bizi da. Performer gisa hainbat konpainiarekin lankidetzan aritu da, Espainian eta Espainiatik kanpo. ‘Inmediazioak’ jaialdiaren sortzaileetako bat da. The Rambert School (Londres), SEAD (Salzburgo) eta The Trisha Brown Company Studio (New York) eskola eta estudioetan ikasi zuen dantzari izaten. Ikerkuntza, sormena eta interpretazioa lantzen ditu diziplinarteko arte eszenikoen alorrean. Bakarkako lanean gorputzaren eta mugimenduaren inguruko lanketan murgilduta bizi da.
Txalo Toloza Fernandez (Antofagasta, 1975) Bartzelonan bizi den txiletar sortzaile, bideo-artista, performerra eta erakusketa komisarioa da. 2005ean MiPrimerDrop ikus-entzunezko estudioa sortu zuen, arte bizien eta performancearen arloetako lan bideografikoetan espezializatua. Sonia Gomezen ohiko laguntzailea ere bada, eta Mexikoko Lagartijas tiradas al Sol antzerki dokumentaleko konpainiarekin lan egin izan du. 2007tik aurrera Roger Bernaten antzerki konpainiako, FFFko, kide d
Azkona & Toloza Bartzelona, Iruñea eta Atacamako Basamortuaren artean dagoen bikote artistiko bat dira Azkona&Toloza. Arte bizien inguruko proiektuak egiten dituzte. Kolonialismo forma berrien, lurraldeetan bertan egindako basakerien, kultura garaikidearen garapenaren eta gorputzak argazki etnografikoan hartu duen irudikapenaren artean dagoen lotura estuan, eremu horretan jarri dute arreta berezia.