Formalki idazten dizuegu, irailaren 24an eta 25ean Azalan egingo den Silvestre eszenatoki topaketan parte hartzera gonbidatzeko. Topaketa honen helburua udazken honetan egurats zabalean eraikiko dugun agertoki txiki batean pentsatzen laguntzea da. Eraikuntza honetarako Eusko Jaurlaritzatik Next laguntza jaso dugu. Laguntza hauek next eta etorkizun sostengarriak lantzeko diren arren, intenperian biziko den eszenatoki hau antzinako ideia bat da: antzokia eskortara mugitzea, eskorta larrainera mugitzea, aroa mendira mugitzea. Estudio txikiaren ondoko lursail batean, liburutegiaren azpian, iturburu zaharrerako bidean, birlandatutako intxaurrondoen aurrean, artadi baten magalean, azken urteotan Kermes ilicis izurritea jasan duena, bere hostoen pezioloak ahulduz. Lursaila hau, Lasierrako administrazio-batzarrarena da, eta bizilagun batzuek basoen urteroko garbiketaren ondoriozko egurra pilatzen dute bertan. Egurra banatzeko modu honi zortea deitzen zaio, neguko berogailurako erregaia hornitzeaz gain, mendia argitzen eta suteetan babesten laguntzen duena. Azken urte hauetan inoiz baino gehiago barneratu gara artadian, aztertu egin dugu (liken zuri horiek klariona diruditen arteen azalean), ezagutu egin gaitu (gure oinatzek antzinako bidezidorrak birinskribatu dituzte), baimena eskatu diogu, eman digula adostu dugu, gaixotzen ikusi dugu elkar, sendatzen ere bai. Gauez ibili gara, pixa egin dugu, eta beste animalia batzuen elurretan egindako pixen pistak ere jarraitu ditugu, filmak proiektatu ditugu, fantasiak ere bai eta itzalezko irudiak ere bai. Irakurtzen gelditu gara, ozen, eta pinuen batzarrean abesten eta hizketan pasa ditugu gauak, ura isurtzen eta lehortzen entzun dugu, euliak hil ditugu, asko moskeatu gaituztenak, zuhaitzen adaburuak goitik eta behetik ikusi ditugu, sustraiak behetik eta gitik, adarretatik joan garea, eskailerak eraiki ditugu, eta denbora pasa dugu, denbora silbestrea, basoaren denbora luzea.
Urritik aurrera, herriaren baimenarekin, egurats zabalean agertoki txiki bat eraikiko dugu Lasierrako mugaldetan, eta basoaren barruan irakurtzeko plataforma batzuk proiektatuko ditugu (literalak eta figuratuak). Zuen ideiak, jakintzak eta esperientziak kontuan hartu nahi ditugu, bai basoko eszenatoki hau zirriborratzeko, bai basoko gai horri buruz hitz egiteko kultura-nitxo gisa, gizakiaren adin desberdinek beren fantasiak naturalaren eta artifizialaren gainean proiektatu dituzten leku gisa, dekoratu bat, bizileku bat, imaginario kolektiboen laborategi bat, ekonomia-iturri bat, auzotasun bat…