Eskutitz hura poema bat zen, eta jarria zegoen makila txiki baten bilduta. Luzera zuen, zabal-zabalik jarrita, bi metrotakoa. Jauskera polita zuen, landare zintzilikario baten modukoa. Amaitutzat eman genuen ilunabarra iritsi zenerako. Kutxa txiki batean sartu genuen, zapaldutako bi loreekin batera, lirio zuriak, eta beguinaje zahar batean erosi genuen bihotz itxurako giltzain txiki batekin. Eta segituan atera ginen, hura bidaltzera. Egun hura ez zen gehiago izango bezperakoa bezalakoa, ezta bezperakoaren bezperakoa bezalakoa ere. Izan ere sentitzen ginen ezin esan zerk eramanak, halako kilika moduko batek… nola esan. Noiz iritsiko ote zen, noiz jasoko ote zuten, noiz irekiko zuten, noiz irakurriko… Zer irudituko ote zitzaien. Ea ba! Ez genuen besterik ibili ahotan. Gero, kanalera joan ginen bainatzera. Hain genuen freskoa eta egin berria poema, bidali izanaren poza, ezen urak bueltan ekarri zigun berriro. Eta gure zoriona solstizio beroaren argitan urre-koloreko bitxi batetik bestera ibili zebilen arren, gauza izan ginen hala ere begi bilduetako txiribitetan esaldi bereziki ez hain zoragarri batzuk sumatzeko, esaterako: Atzo aritu zitzaizkigun Holandari buruz eta hango dikeen istorioa kontatu ziguten…
Atzo / Holandari / buruz / aritu / zitzaizkigun / bertako / dikeen / istorioari buruz. / Itsasoari eustea. / Ur gazia / bilakatzea / ur GOZO / Infinitua / ilunabar argia / ekainaren hondarrean. / Benetako Desira / Lurralde / oparoak. / Eustea / Kontrolatzea / denbora-tarteak / eta soro ureztatuak. / Landare ugari. / Berde anitz. / Tulipanak. Hortentsiak. / Indarkeria / Fantasia. / Edertasunaren / bertigo / zapalduak / elkartzerakoan / desio / ustekabekoak/ pizten ditu.
Bitartean, Violencia Fantasía filmaren irudi batzuk filmatuko ditugu, super 8ko film bat, bizi garen munduan desioak indarkeria egokitzeko modu sotilekin duen harremana aztertuko dugu. Sotiltzat jotzen ditugu fantasiaraino ederturik irudikatzen diren indarkeria-formak, norberaren itxura ezin hobea ematearekin obsesionatuta dagoen gizarte batean. Tarte batez, laborategiak irudiak prozesatzen zituen bitartean, haragikotasun bakarra poema izan zen. Filma izan zen izara nola mamu batentzat. Orain, izara kendu eta lehen aldiz ikusiko ditugu irudiak. Azala-n izango da. Berriz ere, kilimak, urduritasuna, egonezin bat, kraska germinala. Errebelazio-sentsazioa – beti iristen da bezperakoa bezalakoa ez den egun bat, ezta bezperakoaren bezperakoa bezalakoa ere, eta…
Ea ba…
Pablo Marte Cadizen jaioa da, beste izen batekin. Artista, idazlea, ikertzailea da. Zenbait bideo eta film egin ditu, hala nola Imperial Eyes edo Venceremos, azken hau Taxio Ardanazekin elkarlanean, eta 12 ataleko ekoizpen bat, Marion Cruza Le Bihanekin batera, Mañana Goodbye, ekoizpen ereduaren aldaketari buruzkoa, zeinaren arabera tabako-fabrika bat kultura garaikidearen zentro bihurtzen baita. Consonni-rekin batera El Problema está en el Medio egin zuen, Again Against antzerki-lana egin zuen eta Pretty Woman argitalpen-proiektua argitaratu zuen. Elkarrizketa eta elkarrizketa-modu desberdinetan parte hartu du Isabel de Naveranekin (XXVI. Jornadas de la Imagen, Estudio IV), Aimar Arriolarekin (Deseo de Forma) eta Idoia Zabaletarekin (Proklama, P.I.C.A. ). Iaz, kultur kritikaren gaineko Basilika podcasting-gunea sortzen lagundu zuen, eta hor gidatzen ditu Sector Conflictivo eta Informe Infame podcast-ak.
Lorenzo García-Andrade Madrilen jaioa da (1991), baina Kuban hazi zen. Zientzia Politikoetan lizentziatua da. Egun, Amsterdamen bizi da, eta maisutza ikasketak egiten ari da Sandberg Institutuan. Komisario jardunaren, kultur-ekoizlearen eta beste hainbat arte-praktikaren arteko bidegurutzean ari da lanean. Gauzatzen dituen proiektuak esperientziaren ahalmenean eta komunitateetan barna mobilizatzen dituen hizkuntzetan oinarritzen dira. Komisario lanak egin ditu hainbat proiektu eta testuinguruetan, esaterako, honako hauetan: Veranos de la Villa, CentroCentro, Centro de Arte Dos de Mayo (CA2M), La Casa Encendida, Matadero Madrid, Bosque Real eta Conde Duque.