Joan den martxoan, konfinamenduaren lehen egunetan, Madrilgo Reina Sofia Museoko Jarduera Publikoetako taldean astero irakurketak partekatzeko eta horiei buruz hitz egiteko beharra sortu zen.
Testu eta topaketa horiek elkarrekin pentsatzeko, sentsazioak eta galderak bateratzeko edo, besterik gabe, arnasa emateko leku bat ehundu dute hilabeteetan zehar. “Ez da kasualitatea ‘arnas hartze’ hitzak, sinonimotzat “asmoa” duen hitzak, itxaropenera zein arnasa hartzeko ekintzara igortzea”, entzun daiteke Allora & Calzadilla artistek Ted Chiang zientzia-fikziozko idazlearen testuarekin egindako The Great Silence lanean (2014). Arnasa falta da gaur egungo birusaren sintomarik gogorrenetako bat, baita bizidunaren aurkako guden ezaugarri bat ere, Achille Mbembe filosofoak, “Arnasketarako eskubide unibertsala” duela gutxiko testu batean gogoratzen duen bezela.
Irakurketek eta elkarrizketek, konfinamenduan idatzitako hainbat testu izan zituzten barne, besteak beste, “arnasketarako eskubide unibertsala”, “Pandemia hau entzuteko tresna batzuk: baretasuna, isiltasuna eta lasaitasuna” eta “Usaimenik ez izatea”, edo “Beheko solairua” bideo-gutuna.
Orain, AZALAn elkartuko gara hiru egunez, elkarrekin arnasa hartzen jarraitzeko, beste erritmo geldiago batekin eta museoan egunerokoa ez den beste ingurune batean, dinamikak birpentsatzeko, berotzeko, irakurtzeko eta horizonteari begiratzeko, nondik jarraitu irudikatzeko.
harremandutako loturak:
El derecho universal a la respiración
Algunas herramientas para escuchar esta pandemia: calma, silencio y quietud
No tener olfato
Planta baja