R.A.V.E. (Revolutionary Agroupation for Voluntary Extermination)

Cecilia Colacrairen
arrakala bat

abuztuak 30etik irailak 9 arte
Egoitzak - Mikorrizak

Mikorrizak: onddo eta sustraien arteko erlazio sinbiotikoaren izena erabiltzen duen programa honen bidez, AZALAk beste egitura lagun batzuk hartzen ditu beraien programen zati bat gure espazioan gara dezaten.

L´animal a l´esquena rekin lankidetzan Tapete Común programaren barruan

Etorkizunik eza jada hasia zen. Amaitua zen etorkizun hori iritsi zen, berriz ere, eta horrek iradokitzen duena da, agian, bere hasiera etengabea izan dela. Déborah Danowskiren eta Eduardo Viveiros de Castroren ¿Hay mundo por venir? liburutik hartutako pasartea.

Finituaren, mugaren eta amaieraren ideia horretatik abiatuta, bat-bateko konposizio baten gailua jartzen da jokoan, bakarkako eran.

Bilakaera, zikloaren ideia, ezagutzen den horretara itzulera, berriz etortzea, denbora gupidagabea, iraupenaren ideia versus aldaketa, mugagabetasuna, aurreikusi daitekeena, iraupena eta etengabeko eraldaketa, pieza hau sortzeko abiapuntuetako batzuk dira, eta, ezinbestean, etorkizunari buruzko hipotesiak egiten baldin baditu, hastapenei buruz egiten ditu ere.

Talde artistikoa: Cecilia Colacrai (ideia, sorkuntza eta interpretazioa), Miquel Vich Vila (musikaria eta interpretea), Rita Stivala (ekoizpena), Esteban Crucci (bideoa), Tristán Pérez Martín (argazkia), Rodrigo Stocco (dosierreko argazkiak) eta María Muñoz, Joao Lima, María Magdalena Garzón (kolaboratzaile artistikoak eta koreografian laguntzaileak).

Honako hauen babesarekin: Certamen Coreográfico de Madrid y Paso a 2, Musiberia Portugal, L’animal a l’esquena, La Visiva, Centre Cívic Barceloneta eta Azala, kreazio espazioa.

Cecilia Colacrai: dantzaria, sortzaile independentea eta dantza garaikideko, inprobisazio eta konposizioko irakaslea. 2002. urtetik Bartzelonan bizi da. 1997. urteaz geroztik, dantza garaikidearen hainbat arlotan, eta mugimenduarekin eta arte eszenikoekin zerikusia duten beste diziplina batzuetan sakontzeko interesa agertzen du. APDC dantzako (Kataluniako Dantza Profesionalen Elkartea) kidea izan da; 2020an elkarteak ohorezko saria eman zion, egindako lanagatik (2011-2017). La Visiva eta La Caldera kreazio espazioetako kidea izan da. Gaur egun, eta 2012az geroztik, Anna Rubirola eta Mireia de Querol artistekin lan egiten du, Big Bouncers kolektiboan. ‘Premi Sebastià Gasch, Aplaudiment a la creació emergent’ saria jaso zuen, Big Bounce piezari esker, FAD 2015. Arte Eszenikoen Kritikaren Sarietarako (Katalunia) izendatuak izan ziren 2018an, O.V.N.I piezarekin, dantza-ikuskizun nazional onenaren arloan. 2019an, Mercat de les Flors-ek gonbita luzatu zion Big Bouncers-i, hainbat pieza propio aurkezteko eta kolektiboari lotutako artistenak, Konstelazio baten esparruan, bere programazioaren barruan. www.bigbouncers.info  LaBolsa Taldeko partaidea da (Iris Heitzinger, Natalia Jimenez, Mireia de Querol, Xavier Moreno, Anna Rubirola eta Federica Porello). Talde horrekin, Thomas Hauertek zuzendutako “La medida del desorden” ikuskizuna estreinatu zuten 2015eko Grec Jaialdian. Une honetan, “Retratos Errantes” obra sortzeko lan prozesuan daude. www.grouplabolsa.com  Gaur egun, 2018az geroztik, interprete eta sortzaile gisa aritzen da Joan Català artistarekin, 5.100 m/s proposamenean. Proposamen hori 2020-2021 denboraldian estreinatu da Bartzelonan. Sortzaile independente gisa, Joao Lima artistarekin lankidetza azpimarratu behar da 2008az geroztik, “Azul como uma laranja” eta “Morder la lengua” proiektuetan, besteak beste; eta Jorge Albuernerekin ‘Gira’ eta ‘Último, el baile’ zirko dantza piezetan. Bakarkako bi pieza sortu ditu: “Sola?” (2005) eta “La incorruptible belleza de la distancia” (2011). Pieza horiek Espainiako, Frantziako, Italiako, Mexikoko, Kubako eta Argentinako jaialdietan aurkeztu dira. Hainbat koreograforekin eta proiekturekin kolaboratu du: Alexis Eupierre, Montse Colomé, Toni Mira y Cia. Nats Nus, Cia. Emmanuel Grivet, Sebastián García Ferro, Tragant-Dansa espazioa, besteak beste. Finmatun Kultur Elkarteak Brianseko espetxean egiten dituen bideo-dantzako proiektuetan parte hartu du, eta gaur egun Mits Jaialdian partaidea da. Sudansa proiektuan partaidea da ere, 2009tik. Dantza garaikideko, inprobisazioko eta konposizioko eskolak eman ditu 1997. urtetik Argentinan, eta 2002az geroztik Bartzelonan eta Europako eta Latinoamerikako beste hiri batzuetan. Gaur egun, irakasle da Bartzelonako Institut del Teatre institutuan eta MOVEO antzerki fisikoko eskolan.

www.ceciliacolacrai.com