Osteguna: abracadabra

Ipuin-kontalariak:

# Claudia Dias
# Idoia Zabaleta
# Karas
# Nuno Borda das Aguas

Azalerak - Mikorrizak

Mikorrizak: onddo eta sustraien arteko erlazio sinbiotikoaren izena erabiltzen duen programa honen bidez, AZALAk beste egitura lagun batzuk hartzen ditu beraien programen zati bat gure espazioan gara dezaten.

Alkantara-rekin elkarlanean

Teatro Sao Luiz, apirilak 21
DDD jaialdia, apirilak 28
Herdade do Freixo do Meio, maiatzak 4-12

“Zazpi urte, zazpi pieza” proiektuaren laugarren sorkuntzan, Cláudia Diasek eta Idoia Zabaletak erabilera berriak ematen dizkiete hitz gastatuei. Hutsetik abiatzen dira publikoaren aurrean hitz bakoitzaren gutxieneko esanahia konbinatzeko. Ogia, bakea, lana, hezkuntza Zer esan nahi dute hitz hauek? Zer esan behar dute? Gauzen eta hitzen arteko benetako harremana erakutsiz, injustiziaren, desberdintasunaren eta zapalkuntzaren izen ezkutuak deszifratuz, artistek hitz magikoak bilatzen dituzte gorputzak eta munduak mugitzeko.

Jaurti zure izpia heriorarte

Ziklo honetako zazpi piezetako bakoitzari izena ematen dion asteko egunen azpitituluak, Claudia Diasen  lana deskodetzeko gakoa eman ohi du. Ikuskizun honek hitz magiko bat du azpititulutzat, “Ábrete Sésamo” ez dena, baina bere antza duena: Abracadabra. Claudia Dias eta Idoia Zabaleta artistek egiten dutena, muduak mugitzeko hitz zuhurrak bilatzea da,  Ali Babak harkaitza mugitu eta 40 lapurren altxorra irekitzeko, eta sesamo izena asmatu arte, zereal guztien izenarekin egiten duen bezala.

Informazioa gehiago Quinta feira: abracadabra

Menu