Urtero bezala, Masterreko kideek ikerkuntzaren eta sorkuntzaren alorretako proiektuak lantzen dituzte, bai bakarka bai taldeka. Prozesu praktikoak izan ohi dira, baina jarrera kritikoa pizten eta indartzen lagunduko digutenak, gure praktikak beste batzuenarekin kontrastatzeko. Ikastaroan zehar lantzen dira prozesu horiek eta gero ere jarraipena izaten dute maiz. Proiektu bakoitzaren eta seminarioetan nahiz laborategietan landutako edukien arteko harreman-maila partaide bakoitzaren interesen araberakoa da, dena den beti uzten ditu oihartzunak eta loturak.
AZALAk Master honi eskaintzen diona da hiriaren eguneroko erritmotik ateratzea. Ikerkuntza-prozesu batean sakontzeko tarte egokia izan ez ezik, beste modu batera elkar-bizitzeko aukera ere ba da, tarte bat elkarrizketarako eta elkarren ondoan izateko.
Master honetan parte hartuko dutenen egonaldiarekin batera, lan sesio batzuk antolatuko dira AZALAn. Bertan, Idoia Zabaleta koreografoak laborategi bat proposatuko du, aldi baterako hezkuntza-komunitate baten testuinguruan praktika ulertzeko moduetan sakontzen jarraitu ahal izateko.
Partehartzaileak 2020-2021:Belén Abarza, Ana Carolina Alves, Paula Aparicio, Constanza Araya, Gabriela Bondone, Bibiana Cabral, Yahaira Cofiño, Renée de Pedro, Claudia Gambino, Josefina Gorostiza, Gal Levison, Auba Lladó, Lucía Nacht, Rubén Peinado, Diego Rosental, José Suárez, Shanti Vera eta Luis Augusto Vizcarra.