PLAN

Karlos Martínez B.en inbestigazio egonaldia
otsailaren 14-18, martxoaren 21-31 eta maiatzaren 23-26 tartean
Egoitzak - Topo

Topo: Lurpeko animalia izenarekin, bi urtetan zehar eta hurbileko laguntza batekin AZALAk hiru artista edoeta ikertzaileri ematen dien ikerketa beka programa da.

Karlosek, Topo proiekturako, PLAN garatzea proposatzen du, Azalaren ondoko landaredian, aire zabalean, kokatuko den erakusketa-gune birtuala hain zuzen. Komisariotzaren ildoa, erakusketa-gune zabal honetan, ingurunearen espezifikotasuna kontuan hartuta lan egitera gonbidatutako artisten proposamenak laguntzeko programan oinarrituko da. Gune hau, sorkuntzarako bakarrik egongo da erabilgarri, sortze prozesua eta egitea erabat zainduz. Bere kokapen sekretua mantenduko da eta artearen ehunaren kanpoko tentazio orotatik isolatuko da. Publikoak proiektuak jarraitu ahal izango ditu birtualki, PLAN webgunearen bidez jasoko diren emaitza grafikoak eta testualetan murgilduz.

Topo proiektuaren barruan, Azala espazioko egoitza honetarako, esku hartu beharreko eremua aztertuko da, eta txosten espazial bat sortuko da, PLANen egindako lana erakustera gonbidatutako artistek proposatutako beharrei erantzuteko.

Karlos Martínez B. Artista. Sorkuntza artistikoko hainbat sari eta beka jaso ditu bai bakarka bai kolektiboki hainbat egonaldi, proiektu eta erakusketetan parte hartuz,  Bilbon, Donostian, Gasteizen, Madrilen, Bartzelonan, Londresen, Leipzigen, Lisboan, Kordoban (Argentina), Montevideon, Argelen…Horretarako egitura desberdin askorekin lan egin du, besteak beste Carreras Mugica Galeria, Oteiza Museoa, Guggenheim Bilbao Museoa, Bulegoa Z/B, Rekalde Aretoa, Praline ArtistRunSpace,  CAN Felipa, D21 Kunstraum, C.C Montehermoso, Galería Fabra i Coats, Espacio Abisal, La Casa Encendida, Azkuna Zentroa, Espacio Azala, Piramidón centre d´art contemporani, Fundación BlueProject, Espai dÁrt Contemporani Girona, Fundación BilbaoArte, Kunsthaus Bregenz, Galerie Lisi Hämmerle, Plataforma Revólver Lisboa, Tabacalera Madrid, Tabakalera San Sebastian, Synagogue de Delme, Okela edo AUP (Serpentine Gallery)