PLAN Tre(e)s

Fabiola Espigaren sorkuntza egonaldia
azaroak 21tetik abenduak 9ra
Egoitzak - Leiho bat

Lehio bat: Azalaren berezko txalaparta

INAEM,  Kultura eta Kirol Ministeritzak eta Europear Batasuna-Next Generetion EU programak finantziatutako proiektua.

Logo Inaem

PLAN Karlos Martinez B. artistak planifikatutako egitura da, organismo ostalari baten gainean edo barruan bizi den organismo baten antzera bizitzera sartzen dena, horrela, denbora labur batez, entitate horien ohiko baldintzak ordezkatu egiten dira munduaren beste pertzepzio bat erakusteko, naturalaren eta artifizialaren arteko kontrasteek bat egiten duten bitartean. Azalan, “Tre (e) s” proiektua landuko dute. Bertan, unean-uneko artista bat gonbidatuko dute, inguruneko zuhaitzen azaletan lan egin dezan bere diseinuekin.

Formekin eta sinboloekin osatutako ohiko idazkera hau, “arboglifoak” izenekoa, mundu osoko zibilizazioek praktikatzen duten arte herrikoia da, eta ondare historiko oso baliotsua. Zuhaitzean zuzenen egiten den teknika izan arren, erregistroa ez da detektagarria bilakatzen harik eta denbora luzea igaro arte (askotan urte bat edo bi pasa behar dira), izerdiak zauria zeharkatzen duen arte, ilunduz hasten delarik bere prozesuan bertan.

Proiektuaren lehen parterako Fabiola Espiga egitasmoarekin aktibatzen da.

Fabiola Espiga artista Santiago Papasquiaron jaio zen, Durangoko estatuan, Mexikon. Hiztegi baten bila dihardu, eta horretarako marrazkia, ilustrazioa, pintura eta tatuajea bezalako tresnak erabiltzen ditu. Badirudike ‘indarkeriarekin’, giza erosotasunekin, ironiarekin, erotikoarekin lotura duela bere lanak. Baita plazerekin eta egunerokotasunarekin ere. Proposatzen dituen irudiak leku ilun, leku arrunt eta leku cheap-etatik eratorriak dira, aldendu egiten dira irudikapen hegemonikoetatik, eta emakume-amorruak areagotu egiten ditu. Askotan, pentsamenduaren eta pultsioaren arteko lotura azpimarratzeko, grafitoarekin egiten du lana,  horrela ausardia handiko irudikatze grafikoak lortzen ditu, atrebentzia handikoak, baina soft direnak, beti ere.