Petra lainopean

Ainara Gurrutxagaren idazketa egonaldia
otsailak 7tik 11ra
Egoitzak - Leiho bat

Leiho bat: AZALAren berezko zalaparta.

Petra lainopean antzerki testua sortzeko lehen pausua da egonaldi hau. Bueno, ez da guztiz egia ere ūüôā¬† Urteak daramatzat antzezlan honetarako irudi oso zehatzekin buruan bueltaka, pertsonaia misteriotsu honekin liluratuta. Petra Auzmendi: idazlea, emakumea, alkoholikoa, ironikoa, animalien maitale. Arrakastaren gorenean desagertu egin zen. Dokumental faltsu baten moduan irudikatu dut askotan antzezlan hau, mock documentary bat. Ursula K. Le Guinek guztiz inspiratzen nau lan honetarako eta Ixiar Rozasen Beltzuriak ere bai. Fantasia, errealitateak, feminismoa, natura eta fikzioari buruz hitz egiteko aukera emango didala uste dut. Horretara noa Azalara, aspalditik bueltaka dabilzkidan ideia horiek eta jada idatzita ditudan eszenak gaur neregan nola kokatzen ditudan entzutera. Zergatik kontatu istorio hau orain? Eta, ze ahotsekin? Ze begiradatik?¬† Materiala ordenatu nahi dut, unibertso estetikora gerturatu, garaiko (60. hamarkada) ikerketa lana egin, objektuekin inprobisatu eta batez ere lanaren lengoaia eszenikoa eta kodeak erabaki. Eta agian, seguraski, zertxobait idatzi.

Ainara Gurrutxaga (Orereta, 1977) Dejabu konpainiako zuzendarietako bat da. Eszena zuzendari, antzezle eta irakasle ere bada Labea eskolan. Eszenarako idazketa gorputzetik eta objektu lanetik jaiotzen zaizkio. Bilaketa etengabean dagoen sortzailetzat du bere burua. Naon Tokin, Arrastoak eta Linbo planeta dira konpainiarekin sortutako azken lanetako batzuk. Onartzen du momentu nahasian dagoela, eszena sorkuntzarekiko ber-liluratze prozesuan dagoelako. Urte asko darama sorkuntzan lanean (ateoa ez balitz, miraria dela esango luke) eta pultsio sortzailearekin berriro modu freskoan konektatu nahi du. Petra lainopeanhorretarako esperimentazio eta jolas eremu bat izatea espero du, bere buruarekin eta inguruarekin elkarrizketan jarraitzeko modu bat.

dejabu.eus