“Batez ere, dantzariarengan, bere alderdi mugimendu-gauzatzaileaz gain, bere alderdi transmititzailearenintegrazioan sakontzea interesatzen zait. Hau da, eszenan pertsonak ikustea. Horregatik, nire saiakera, dantzariak dantzatu behar ez duenenan zer gertatzen den ikertzen, koreografiaren atzekaldean zein izkutatzen den ikertzen, eszena geldoenak eta isilenak zaintzen”
Myriam Pérez Cazabon
NERI(H)ARIren hizkuntza koreografikoaren sendotzea definitzen duen pentsamoldea da hau. Eta helburu nagusia, dantzaren eta koreografiaren balio tekniko eta estetikoaren ondoan, balio komunikatzailea gailentzea. Hemendik, material koreografikoaren ikerketaren eta sormenaren bilaketa gidatzen duten oinarri metodologikorako etengabeko galderak, komunikazioaren beharraren ideia nagusi izan duten aurretiako proiektuetatik -MUTU (2018), VALS DE UN FUNERAL (2019) eta HIRU(3)- zimendurikoak, eta azken ekoizpena den HIRU(3) lanak, transmisioaren ikuspegitik, indarrez bultzaturikoak: Mugimendua nondik/zergaitik/nola ematen da? Nondik/zergatik/nola mugituko da dantzaria? Hau da, komunikatzeko eta transmititzeko orduan, dantzaren berezko esanahiaren bilaketa. Esanahi honen bilaketan zehaztuko dira NUNAVUT osatuko duten material koreografikoaren intentzio eta gorpuzkerak.
Dantzaren izaera abstrakuaren eta hitzaren izaera konkretuaren arteko distantzia murrizteko ahaleginean, mugimenduaren dramaturgian eta narratibitatean sakondu nahi da, haur literaturako ipuin zehatzak inspiraziotzat hartuz.
NUNAVUTek “gure indarra” edo “gure lurra” esan nahi du inuiten hizkuntzan. Honela, emozioen unibertsoa gidaritzat, MAITASUNA, MUNSTROAK/BELDURRAK eta IMAGINARIOA/JOLASA izango dira ildo nagusiak, guztiok berrezagutu gaitezkeen paisaia eraikiz, non guztiok identifikatu dezakegun gorputz lengoaia bat. Hor aurkituko dugu NUNAVUT osatzen duten parajeen izaera naturala. NUNAVUT irudizko lurralde utopikoa baita, non dena geldo dagoen eta, begiratzea eta entzutea besterik ez den geratzen. Ondoren,guztia gertatzen doa…
Ideia eta zuzendaritza: Myriam Pérez Cazabon. Laguntza eta kanpo begirada: Bertha Bermudez y Oihana Vesga. Interpreteak: Leire Otamendi, Olaia Valle, Nerea Gurrutxaga. Musika: Idoia Fernández. Jantziak: Clara Virgili. Argazkiak: Nagore Legorreta. Bideoa: Kensa Produkzioak.