2021ean ikuskizuna estreinatu genuen (Maria Jerezekin batera) ekaitzak uxatzeko jotzen den «Tentenublo» izeneko kanpai-hotsetik abiatuta. 2022an, berriz, Clamor filma egin nuen, «Hil-kanpaiaren» kodetik abiatuta, herriari abisatzeko jotzen dena, hildakoen berri emateko.
Azala-n lan egin nahi dut «Bidean galdutakoen» kanpai hotsak inspiratutako proiektu berri baten inguruan. Neguan jo ohi zen, elurra eta lainoak nagusi izaten ziren garaian, ganadua eramateko herritik urruntzen ziren edota inguruko herriak bisitatzeko asmoz ere gal zitezkeen bizilagunei bidean laguntzeko. Jotzeko modua erraza da, baina kanpai-jole lanak egiten zituen pertsona, pertsona sendoa behar zuen, behar adina ordu jotzen egon ahal izateko.
Edurne Rubio, (Burgos, 1974). Bruselan bizi den artista bisuala da, eta erakusketen, performancearen, zinemaren eta arkitekturaren arloetan lan egiten du. Edurne Rubiok ikusten dugunaren eta entzuten dugunaren artean tentsioa pizten duten egoerak sortzen ditu, orainean, memorian eta irudimenean barrena bidaiatuz. Denboraren eta espazioaren pertzepzio indibidual eta kolektiboaren inguruan ikertu du, eta bere lana dokumentalarekin eta antropologiarekin lotuta dago, elkarrizketak, artxiboko irudiak eta ahozko komunikazioari buruzko ikerketa erabiliz, eta Historiaren irakurketa subjektibo bat proposatuz, afektuen menpekoa eta etengabe eraldatzen ari dena.
María Jerez, (Madril, 1978). Izendaezina interesatzen zaio. Bere la zinemas, koreografia, arkitektura eta ikusezko artean kokatzen da. Bere ibilbidea “Mugatxoan” proiektuaren barne hasten du. Hurrengoak ekoiztu ditu: “El caso del espectador” (2004), “This Side Up” (2006), “La Coartada Perfecta” (2011 2012) y “badeedlydeedlydeedlydum baboopbedoop!” (2014), “Alma de Rímel & The Glammatics” (2015) y “Blob” (2016) “What Is Third” proiektuaren barne. Cristina Blanco, Amaia Urra eta Cuqui Jerezekin kolaborazioan “The Movie” (2008) pelikula ekoizten du “The Neverstarting Story” proiektuaren barne. Baita ere Juan Domínguez, Phil Hayes, Gary Stevens, Forced Entertainment eta Jerôme Belekin parte hartu eta lan egin du. El CLUB lan taldea sortu du. Living Room Festibala (Madrid) zuzendu du Cuqui Jerez, Luis Úrculo y Juan Domínguezekin batera. Unibertsitate irakasle bezala lan egin du Master ezberdinetan. Gaur egun “Anto va à l’école” o “Nada va a la escuela” proiektuan lan egiten du.

