Nire irudia zure haragian intimitatearen eraikuntzan dominazio eta sumisioaren arteko mugak tenkatzen dituen antzezlan performatiboa da. Interdisziplinarra den pieza honetan, mugimendua, eskultura eta soinuak topo egingo dute. Bi emakume, bakoitzaren ama-hizkuntzen bitartez topatuko dira: antzinako kontakizunetan barrena, sonoridade berriak sortzera jolastuko dira. Zer gertatzen da intimitatearekin haren inguruan ikuskizun bat egiten badugu? Publikoaren eta pribatuaren arteko hibridazio-ariketa bat da. Zaurgarritasuna eta indarkeria. Edertasuna eta deformazioa. Antzinakotasuna eta oraina.
Kafuné keinu bat deskribatzen duen hitz brasildarra da. Hatzaparrekin norbaiten buruan barneratzea esan nahi du, laztanen bitartez. Normalean kafune egiten diegu intimidae maila altua elkarbanatzen dugun horiei. Ez dago Kafuné hitzerako itzulpen literariorik beste hizkuntzetan. Kafuné kolektiboa 2022ko udazkenean jaio izan da, eta lantzen dituen gaiak zaintza, arbasotasuna eta intimidadea dira.
Amaiur Maciasek Filosofiako Gradua du UPV/EHUn eta formazio anitzeko aktorea da. Hainbat lekutan aritu da, besteak beste, Marseillan, Bartzelonan eta Bilbon. Bere interes nagusien artean, eszenan dagoen gorputzaren materialtasuna eta karga horrek jaurtitzen dituen afektuak ditu.
Raira Rosenkjar aktorea da, Arte Eszenikoetako gradua dauka São Pauloko Célia Helena Goi Mailako Arte Eskolan. Jarduera eta Zuzendaritza Masterra, erakunde beretik, eta Ikerketa eta Sorkuntza Artean masterra UPV/EHUn. MEXE (2019) Oporto, Portugal jaialdian parte hartu zuen. Aktore eta zuzendari laguntzaile gisa lan egin du hainbat muntaietan, besteak beste, Nos trilhos abertos de um Leste migrante obra nabarmentzen da, São Pauloko (Brasil) SHELL sariaren irabazlea, eta Kabia teatroren Lavinia.
Liben Svaart artista bisuala, musika esperimentala eta performerra da. Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboko Masterra egin zuen UPV/EHUn. El Ser Extraño Records zigiluaren egilea da. Zigilu horrekin bere diskoak editatzen ditu, eta BilbaoArte (2021) bezalako zentroetan beka jaso zuen, Erre sua izan arte (2022) erakusketa eginez. Zoriarekin eta gorputzaren eta teknologiaren arteko elkargunearekin jolasten du.