Bitartean gertatzen dena

Olaia Valle eta Rocío Tejadaren kreaziorako egonaldia
otsailaren 13tik 18ra
Egoitzak - Leiho bat

Leiho bat: AZALAren berezko zalaparta.

Erorketaren inguruko mugimendu-ikerketa bat egitea da gure helburu nagusia, pieza bizi bat sortzeko; sormen-esperientzia iraunkor bat, denboran iraungo duena, hainbat espaziotara egokitu eta hainbat kolektiborekin partekatu ahal izango dena. Prozesu horren bidez, erorikoari, ezereza onartuz erortzen uzteari, hutsari eman nahi diogu.

Rocio Tejeda, txiki-txikitatik gelan sartzen nintzen dantzan. Gogo horrek dantza klasikoan, garaikidean eta antzerkian trebatzera eraman nau. Beti nire buruarekin eta besteekin konektatzeko irrikan. Dantza, niretzat, hori da. Ikerketa ere asko gustatzen zait, etengabeko aurkikuntza delako.

Olaia Valle, beti izan naiz neska bitxia, urduria eta kirolean oso interesatua. Dantza deskubritu nuenetik, ezin izan diot ikasteari, ikusteari, bilatzeari eta probatzeari utzi. Izugarri gustatzen zait mugimenduaren bidez ezagutu eta zalantzan jarri ahal izatea. 2016. urteaz geroztik, nazio mailako hainbat proiektu sortzailerekin lan egiten dut, eta azken urteotan, sormen propioekin uztartzen dut, kezkatzen nauten gaiei mugimenduaren bidez erantzunak ematen saiatuz, inspiratzen nauten Gilles Noël eta Rocío Tejeda lankideekin batera.