Lera Lera, irrika eta lera

Diseñu espekulazio proiektua
2024ren urtarriletik ekainera

#Garbiñe Ortega
#Iara Solano
#Garaion
#Azala
#Santa Catalinako Lorategia
#Landa Parkea

Tailerrak - Mikorrizak

Mikorrizak: onddo eta sustraien arteko erlazio sinbiotikoaren izena erabiltzen duen programa honen bidez, Azalak beste egitura lagun batzuekin elkarlanean dabil.

Garaionekin lankidetzan garatutako programa.

Arabako Foru Aldundiak sustatutako proyektua Europako Next Generation dirulaguntzen bitartez.

Airea busti-busti eginda zetorren. Belardiak hartzen dituen gortina. Goroldiozko oihalak. – Dakidan orok, ukitu egiten nau – esan zuen emakume gazte batek, aterpetik irtetean. Egunsentiaren zain geunden oraindik. Elkarri eskua emanda zeuden. Guzti-guztiak. Emanaldia egunsentiarekin hasi zen, eta eguzkia garabiak ekarri zuen. –Arnas bat entzuten dut – esan zuen mutiko batek, zinematik ateratzean. – Zer zine eta zer zine ondo, zeruko birikak ziren eta! – erantzun zion beste mutiko batek – Hasperenak ziren horiek? – galdetu zuen. Jendea zen arnasari eusten. Aterpea erabilgarri zegoen urte osoan. Hezegune aurrean. Eta lainoa.

Erromeria bat balitz, etorriko litzateke garo gonaz jantzirik. Lore azoka ostegunetik igandera, pistilo distiratsuak erakusteko. Petaloak, eguzkia sartu aurretik. Oriongo konstelazioaren babesean egin dute lo. Salmenta bat balitz, maitasun guztia salduko nuke ogi bat nola. Merkealdirik gabe. Legamia ama, legamia kolektiboa, hartzigarri zirinak. –Tratua egin, tratua egin, tratua egin harekin – hirutan esan zion andre batek. Zenbat bakteria lur hozkada bakar batean!

Lurrin mota bat balitz, etorriko litzateke azkon eta lumaz jantzirik. Lumak lorategian. Lumak idazketan. Zumezko gortinak ibaia drainatzen. Zingiran igeri egiten genuen, gero eta urrunago. – Ez du espero nuen bezalako usainik – esan zuen emakume batek, saskiaren zuloa gurutze forman lotzen zuen bitartean. Zumea irazki, ehundu, txirikordatu. – Nola esaten da, el mimbre edo la mimbre? – galdetu du, oraindik lo dagoela. La mimbrera, salikazeoen familiako zuhaixka, haren enborra, bi eta hiru metro arteko altuerakoa, zorutik ateratzen da eta adaxka luze mehe malguz janzten, erraz kentzen zaion azal grisaxka du, eta zurtoina zuria. Hosto koskagabeak, lantzeolatuak eta oso estuak ditu, loreak gerba estuetan bilduak, goiztiarrak, antera horikoak, eta fruitua kapsula konikoa da, iletsua, hazi ugarikoa. Ibai ertzetan ikusi ahal dira, ura garbitzen dute eta haren adarrak saskigintzarako erabiltzen dira. Mendoza, Trasponte, Langraiz, Billoda, Margarita, Otogoien eta Otobarren. Nonahikoa alde batekoa. Landa, Uribarri, Marieta, Ozaeta, Mendijur, Langraiz Ganboa, Gebara. Nonahikoa beste nonbaitekoa.

Erreka bat balitz, bi ertzetatik loreak jaurtiko lituzkete, eta Zadorra ibaian zehar txalupek txalo egingo lukete ur gainean, gona jasoa eta karramarroak ehizatzeko botak jantzita. Amerikarrak. Gaztelu bat, jauregi bat, kobazulo bat, dorre bat, zingira bat, urpean dauden herriak, komentu zahar bat, haren hondakinak, babeslekuak, barbakoak egiteko parrilak, merenderoak, behatokiak txoriak egoki ikusteko, pasabideak, dutxak, putzuak… urik gabe ez dago bizitzarik.

Etxeetako teilatuak ikusten ziren eguzkitan lehortzen. Ametsetan. Utzi bere bidetik. Alderdi politiko batzuek uraren kudeaketa zentralizatu nahi dute herrietan. Ura librea da eta propioa. Kanpai elektronikoak entzuten ziren eta urre koloreko pearl bateria bat. Lurra ere zulatu nahi izan zuten, harkaitza, haiena ez zen hidrogeno linfatikoa ateratzeko handik. Tinko aurre egin zieten, hitzez eta ekinaren ekinez. Goitibehera lasterketak. Ura nahi duzun lekutik aterako da. Beroan sartutako azeri eme baten apeua entzuten dugu. Begiak ikusten dizkiote. Gorriak dira. Denak batentzat eta guztiontzat bat. Zinema-aretoa balitz, begiak barruan pausatuko lirateke. Zuhaitzak pantaila estaliko luke eta pantailak, berriz, zuhaitza. Uztartuko litzateke aktorearen besoekin, sagarrak zuhaitzetik biltzeko unean. Basa-sagarrak dira, hartzigarri naturalarekin. Ura ez du inork geldituko. Jaialdian zehar euria egiten badu, aterkiak erabiliko ditugu. Gauera arte luzatzen da dantza ia egunero. Bentan ogi txigortua marmeladarekin. Guztiak zelaian barreiaturik. Batzuk abesten eta beste batzuek ez. Batzuk dantzan eta beste batzuek orpoak lurrean, txalo egiten dute. – Egun ederrak igaro ditugu, zoragarriak – dio emakume haietako batek.

Irudi horiek han egon eta hango hartan parte hartu zuten pertsonetako batzuk gogorarazten dizkiguten irudi zatiak dira. Hango Hura y Han da Lera Leraanhelo y trineo (Lera Lera, irrika eta lera), irudimen kolektiboari lotutako proiektu bat, etorkizun emankor, bizi eta alaia diseinatzeko Arabako kulturarentzat. Amets egin nuen haren ezpainetan zegoela etorkizuna.

Urtarriletik ekainera bitartean, lana egingo dugu Santa Katalinako lorategi botanikoan artearen loraldiari buruzko jaialdi bat diseinatzeko eta urari lotutako arteari eta kulturari buruzko programa bat Landa inguruandiseinatzeko. Garbiñe Ortegak eta Iara Solanok zuzenduko dute prototipoen diseinua, hainbat gonbidaturen parte-hartzearekin batera eta Garaion eta Azalaren babes eta laguntzarekin.

Data batzuk lan-prozesurako:

I.Topaketa, martxoaren 11tik 14ra Garaionen

II.Topaketa, apirilaren 15etik 18ra Azalan

I.Aurkezpena, maiatzak 31 Azalan

II.Martxaundi Lera Lera, ekainak 18tik 21ra

 

Garbiñe Ortega zinema kuradorea eta ekoizlea da, eta zinema esperimentalean eta ez-fikzioan espezializatuta dago. Bere praktika komisariotzan, hezkuntzan, publikoak eraikitzean eta esperientzia kolektibo zinematografikoa zabaltzen duten esparru espezifikoak sortzean oinarritzen da. Haren kuradore-lana nazioartean erakutsi da hainbat instituziotan: Lincoln Center-eko Film Society (NY), Tate Modern, Vienako Film Museum, Pacific Film Archive, Washingtongo National Gallery of Art eta Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroan. Mexikoko Dokumentalen Bira Ibiltariaren programazio-zuzendarikidea izan zen, baita Punto de Vista jaialdiko zuzendari artistikoa (2018-2021) eta ARTIUMeko Z Aretoko komisarioa ere (2021-2022). Nicolás Pereda, Lois Patiño, Matías Piñeiro eta Virginia García del Pinoren filmak ekoitzi ditu. Hainbat libururen editorea izan da, besteak beste, hauena: Jonathan Schwarz: To Light, To Love, To Time (2019), Meditaciones sobre el presente: Ute Aurand, Helga Fanderl, Jeannette Muñoz, Renate Sami (2020) eta Cartas como películas (2022). Somewhere From Here to Heaven zinemari buruzko erakusketan kuradore lanaren ardura hartu zuen, bertan bildu zituen Ana Vaz, Ben Rivers, Eduardo Williams eta Apichatpong Weerasethakul-en lanak. Gaur egun, zinema-kuradoretzako irakaslea da Elías Querejeta Zine Eskolan (Donostia), eta Dirdira Lab proiektuan zuzendari artistikoa da ere.

Iara Solano Arana ikertzailea eta eszena-sortzailea da, Europako Arte Eszenikoetan lizentziaduna Rose Bruford Collegeko Unibertsitatean (Erresuma Batua), Masterra Praktika Eszenikoan eta Kultura Bisualean Gaztela-Mantxako Unibertsitatean, Madrilgo Sofia Erregina Museoarekin. 2006an, Sammy Metcalfere-kin batera, Sleepwalk Collective nazioarteko konpainia sortu zuen, zuzeneko artea eta antzerki esperimentala lantzeko. Konpainia horren lanari esker lau kontinentetan zehar ibili da, antzokietara eta espazio alternatiboetara bideratutako esperientzia eszenikoak sortuz. Artista independente gisa lana egiten du ere, disziplinen arteko mugak gainditzen dituzten piezak eginez edota gailu erlazionalak diseinatuz ikuslea pieza eszenikoaren edota erakusketaren parte edo giltzarri bihurtzeko, antzerkia, dantza eta instalazioa bezalako formatu konbentzionaletan pitzadurak sortzeko moduak aztertuz. Antropologia ikasten ari da, eta jarduera artistikoa eta bitartekaritza, kultur kudeaketa eta prestakuntza eta aholkularitza jarduerak uztartzen ditu, beste artisten eta konpainien proiektuetan egiten duen lanarekin batera.

Lera lera, anhelo y trineo Arabako Foru Aldundiko Kultura Sailak diruz lagundutako proiektua da, hiriguneak ez diren eremuetako kultura-eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko programari buruzko Europako Next Generation funtsen laguntzarekin finantzatuta.