ERA LA ERA LA ERA

Pablo Martek antolatutako edizio jardunaldiak
abenduak 16tik 20ra
Tailerrak - Leiho bat

Lehio bat: Azalaren berezko zalaparta

Jardunaldiak lau egunekoak izango dira, astelehenetik ostiralera, abenduaren 16an arratsaldean hasita eta abenduaren 20ra arte, saioa goizez bukatuko da. Edizio kolektiboa esan diogu, taldean arituko garelako eta poema sorta bat ahots goraz irakurriko dugulako. Poema bildumak ‘Era la era la era’ du izenburua. Edizioak esan nahi du poemak irakurtzea, haien inguruan pentsatu, komentatu, solastu, hitz egin, erabaki, eta zergatik ez, baita jolastu ere, tokiz aldatu, bestelakotu eta abar. Kolektiboa esan nahi du taldean egingo dugula, emakume guztien artean. Eta ahots goraz esan nahi du esan nahi duena, baina nahi nuke norbait abestera animatuko balitz ere, aukera eman, behintzat. Nik, adibidez, batetik bestera mugitzeko asmoa dut, eta esan dezaket, ausartzen naiz horretara, poema nagusia oinez nabilela irakurriko dizuedala (zoragarria litzake, euria egingo balu, polita izango litzateke euripean irakurri ahal izatea).

Batetik, parte hartzeko deialdia egingo dugu, ostatua eta janaria eskainiko ditugu egun horietarako. Eta, bestetik, gonbidatu bereziak izango ditugu, parte-hartzeaz gain, saio bat ere egingo dutenak, eginda duten, egiten ari diren edo dakiten zerbait gurekin partekatu dezaten. Gehiago zehaztu nahi nuke azken puntu hori, baina ezin dut egin, sentitzen dut, oraindik ezin dut gonbidatuen izenik eman, ezta espezifikoagoa izan ere. Sortzen joango da dena, poliki-poliki. Dena dela, beherago idatzi ditut ideia batzuk poemari eta jardunaldiei buruz, Gertrude izebaren lan tokiak —Idoia, Maria eta Danele lagunei mila esker, noski— eta Shankar osabaren sitarrak eraginak, zalantzarik gabe. Momentuz, ene adiskideak, honaino.

Honako hasiera zuen poema bat zen gutun bat zen txalupa baten modukoa txalupa bat zen ibaia baten modukoa ibaia bat zen desio baten modukoa desio bat zen itsasora isurtzen Itsaso bat zen amaiezina Beraz poema bat zen eta poema hori gutun bat zen eta atzo zen eta beste garai bat zen eta zen amaiezina eta zen amaierarik ez duen poema bat eta denbora zen amaierarik ez zuena eta gutun bat zen sekula iristen ez zena Eta poema bat zen eta poema hori bihar zen eta beste garai bat zen beraz gutun bat zen eta atzo zen eta amaiezina zen denbora amaiezina zela eta ez zela iristen gutun hura eta ez zen beste garai bat beste garai hura zen eta ez zen bakarrik poema bat eta ez zen bakarrik amaiezina zela jardunaldiak ziren poemarentzat eta poemari buruzkoak haren ingurukoak eta poemarekin batera haren ingurukoak ziren eta haren ingurukoen inguruan poema zen Hori zen.

Poemaren erdi aldera honakoa esaten zuen poema bat zen uzteko sentsazioei historia idazten Sentsazioek ez dutela inoiz historia idatzi edo ia inoiz ez eta orduan poemak zera esaten zuen uzteko sentsazioei historia idazten Utzi egin behar zitzaiela sentsazioei historia idazten Baina ez bakarrik historia baita poema ere eta hain zuzen hori zen poema ere bai Uzteko sentsazioei historia idazten zioen poema sentsazioek idazten zutelako eta agian horrela poemak esango zuen historia ongi asko konta zitekeela beste modu batera eta beste gauza batzuk izan edo beste gauza batzuk izan zela edo baliteke izan ez izana Agian poemak esango zuen historia beste gauza batzuk izan zen edo baliteke izan ez izana deskontatu egin zitekeelako ongi asko beste modu batera Eta hain zuzen horregatik sentsazioak zirelako poema idazten zutenak sentsazioak zirela idazten zutenak eta egun batez instant batez poema batez historia ez zela besta gauza batzuk Ezta poema beste gauza batzuk ere Ezta unea beste gauza batzuk ere Ez zela adibidez emozioak Ez sakonak ez arinak ez maitasuna ez gorrotoa ez nazka ez herra ez beldurra Honakoa besterik esaten ez zuen poema zela eta historia sentsazioek idatziko balute? Eta historia bestelakoa zen ez bakarrik zergatik ez dute sentsazioek historia idazten galdetzen duen poema batean baizik eta historia idatziko dutenak sentsazioak izango dira erantzuten duen poema batean Eta hain zuzen ere sentsazioek idatzia izan zen poema batean historia sentsazioek idatzia izan zitekeelako honakoa esaten zuen poema bat zen behingoagatik ez dira emozioak Ez sakonak ez arinak ez maitasuna ez gorrotoa ez nazka ez herra ez beldurra Eta horrela zen eta horregatik zen iragarmen moduko bat.

Poema oso sinplea zen Bere xumean aukera bat ikusten zuen poema bat zen eta aukera bat zen sinpleki ezer asmatzen ez zuen poema zelako egia esan ez zuen ezer asmatzen baina zein aukera zen hain sinplea? Pentsa dezagun une batez Nola da posible sinplea izatea aukera eta nola da posible aukera izatea eta haren aukera izatea? Egia esan poemak ez baitzuen ezer asmatzen Pentsa dezagun baina pentsa dezagun argi baitzegoen poema oso sinplea zela argi zegoen bezala hori bera zuela aukera Pentsa dezagun poemak ez baitzuen ezer asmatzen benetan baina Hor gelditu al zen norbait? Inoiz ez gara hor geratzen Ez, ezta? Inor ez da inoiz hor gelditu Ez, ezta? Inor ezin izango zen inoiz hor geratu horrek egiten zuelako sinplea hain zuzen Inork ez zuen esan Stop Geldi Inork ez Hain zuzen horrek egiten zuelako sinplea Bere aukerak Inork ez zuen esan Kito Amaitu da Nork egingo zukeen? Horrek egiten zuelako sinplea hain zuzen Eta eskuak oinekin sinpletasun batekin eta hurrengoarekin bere aukera zen Horrek egiten zuen sinplea hain zuzen Ez soilik sinplea izateak baizik eta sinpletasun hori errepikatzeak horrek ematen zion aukera hain zuzen Poemak benetan ez zuelako ezer asmatzen Egia esan poemak ikasi egiten zuen hala zirudien Eta ikasi egiten zuen benetan edo hala zirudien Eta benetan ikasten zuena edo ikusten zuela zirudiena zen bere sinpletasuna eta bere sinpletasuna zen eskuak hurrengoaren oinetara loturik eta oinak aurrekoaren eskuetara loturik Eta ezer asmatzen ez zuen poema bat bazen ere jada ez zen sinpleki sinpletasun bat baizik eta sinpletasun bat beste sinpletasun bati loturik iturrira doan pitxarra bezala eta beste bati loturik Esan nahi baita poema sinpletasuna zela iturrira doan pitxarra bezala eta beste bati loturik Eta poema iturrira doan pitxarra bezala zenez eta iturrira doan eta iturrira doan eta badatorrela eta iturrira doala beste bati loturik iturrira doan pitxarra bezalakoa zen badoan eta badatorren eta iturrira doan beste bati loturik Ez duela ezer asmatzen Eta hori zuen bere sinpletasuna hain zuzen Bere mugimendua Bere errepikapena Iturrira doan pitxarra zen eta badatorrela eta iturrira doala eta badatorrela eta iturrira doala eta badatorrela Badator eta badoa iturrira eta badoa eta badator iturritik eta badator Eta horrela mugitzen da Eta horrela errepikatzen da beste bati loturik sinpletasun bera eta mugitzen da eta lotzen da eta errepikatzen da beste bati loturik sinpletasun bera Eta hori zen poemaren aukera eta horregatik zen oso sinplea zela eta horregatik zen ere sinpletasunaren ondorioa zela beste bati lotutik mugitzea errepikatzea baitzen haren nahia.

Poema bat zen atzeraka oinez irakurria aurrenez bigarrenez eta irakurria izan zen azkenez eta irakurri izan zen atzeraka Kordobako hirigune historikoan zehar irakurri izan zen aurreneko aldiz eta irakurria izan zen atzeraka oinez Garaingo zumezko labirintoan zehar irakurria izan zen bigarren aldiz eta irakurria izan zen atzeraka oinez Azkuna Zentroan Bilbon irakurria izan zen azken aldiz eta irakurria izan zen mendi-bizkar baten gainean Azalaren bere urteurrenean irakurria izan zen azken aurreko aldiz eta irakurria izan zen guateke-aretoa izandakoaren itxura guztia zuen aretoa desegin batean Conilen Cadizen irakurria izan zen hirugarren aldiz eta irakurria izan zen Madrilgo Mataderoko Hangarrean uda parteko ekaitzaren eraso pean irakurria izan zen azken-hirugarren aldiz eta ez zen irakurria izan baizik eta errezitatua gogo biziz buruz baino Amsterdamgo Sandberg Instituut-eko lorategietan irakurria ez baizik eta errezitatua izan zen elkarren segidako bi egun haietan.

Pablo Marte. Cadizen jaioa da, beste izen batekin. Artista, idazlea, ikertzailea da. Zenbait bideo eta film egin ditu, hala nola Imperial Eyes edo Venceremos, azken hau Taxio Ardanazekin elkarlanean, eta 12 ataleko ekoizpen bat, Marion Cruza Le Bihanekin batera, Mañana Goodbye, ekoizpen ereduaren aldaketari buruzkoa, zeinaren arabera tabako-fabrika bat kultura garaikidearen zentro bihurtzen baita. Consonni-rekin batera El Problema está en el Medio egin zuen, Again Against antzerki-lana egin zuen eta Pretty Woman argitalpen-proiektua argitaratu zuen. Elkarrizketa eta elkarrizketa-modu desberdinetan parte hartu du Isabel de Naveranekin (XXVI. Jornadas de la Imagen, Estudio IV), Aimar Arriolarekin (Deseo de Forma) eta Idoia Zabaletarekin (Proklama, P.I.C.A. ). Iaz, kultur kritikaren gaineko Basilika podcasting-gunea sortzen lagundu zuen, eta hor gidatzen ditu Sector Conflictivo eta Informe Infame podcast-ak.