Eztanda Hasiera Laborategia

azaroak 14tik 18ra

Idoia Zabaletak zuzendutako laborategia

Tailerrak - Mikorrizak

Mikorrizak: onddo eta sustraien arteko erlazio sinbiotikoaren izena erabiltzen duen programa honen bidez, AZALAk beste egitura lagun batzuk hartzen ditu beraien programen zati bat gure espazioan gara dezaten.

Laborategi hau DanZálavak  antolatzen du

Laborategi hau sorkuntza-prozesu baten hasierako faseak partekatu nahi dituzten sortzaileei zuzenduta dago. Talde lanean arituko gara eta hainbat tresna erabiliko ditugu zerbaiten inguruan lanean hasteko gogoa pizten duten kezkak argitzen lagunduko digutenak, hasierako keinuak, hasierako taupaden modukoak izango dira. Horrekin batera, lehen taupada edo aurreneko keinu horiek proposatzen dizkiguten irakurketa moduak landuko ditugu, sortarazi zituzten desiraz edo kezkaz haratago edo gertuago. Espekulaziotik ekintzara. Enuntziaziotik keinuaren aktibaziora. Keinutik irakurketara. Irakurketatik berrenuntziaziora. Berrenuntziaziotik aukeren leherketara. Eztandatik uko egitera. Uko egitearen keinutik keinuaren berriz hastera.

Ordutegia: azaroak 14an  16.00tik 20.00ra; 15, 16 eta 17 de 10.00tik  14.00ra eta 16.00tik  20.00ra;  azaroak 18an  10.00tik 14.00ra

Eskutartean lan prozesu batean murgildutak dauden kore0grafa, dantzari, antzezle, dramatura, performerei zuzenduta.

Idoia Zabaleta. Koreografoa. Biologia fakultatean ekosistemetan eta populazioen dinamikan espezializatu zen. Dantza berria eta inprobisazio-ikasketak egin zituen Bartzelonan, Florentzian, Amsterdamen eta New Yorken. 1995 eta 1999 bitarte Mal Pelo konpainiarekin egin zuen lan. 2000tik aurrera, koproduzitzen eta bere lanak egiten hasi zen, beste artista eta ikerlariekin batera lan eginez, besteak beste, Isabel de Naverán, Filipa Francisco, Antonio Tagliarini, Ixiar Rozas eta Jaime Conderekin. Bere lanak jaialdietan eta nazioarteko topaketetan egon dira ikusgai. Zenbait master eta graduondoko ikastarotan eskolak ematen ditu, eta 2008az geroztik, Juan Gonzálezekin batera, arte-erresidentzietarako eta sormenerako AZALA espazioa eraiki eta kudeatzen du, hain zuzen ere bera bizi den herrian bertan.