LAB-A

Kultur kudeaketako prozesuetako irudimen kolektiboko programa

2021 eta 2022an zehar
Tailerrak - Leiho bat

Leiho bat

LAB-A programa Vital Fundazioaren  eta Arabako Foru Aldundiaren Kultura sailaren laguntzarekin egiten da.

 

 

LAB-A berrikuntza sozial eta kulturaleko programa bat da.

LAB-A ingurumen-laborategia da, eta, beraz, Arabako gizarte eta kultura-langileen baldintzak eta inguruabarrak hobetu nahi ditu.

LAB-A euskarazko labea da, egosketa geldoko matrizea, non kultur eta gizarte eragileen ideia eta egiteko modu berriak labeatu daitezkeen.

LAB-A Arabako kultura-bitartekotzan eta gizarte-berrikuntzan lan egiten duten elkarteen, kooperatiben eta ETEen ekonomia eta antolaketa garapenerako lankidetza-sarea sortzeko prozesua da.

LAB-A normaltasun berrira itzultzeko ibilbide-plana da, non kulturaren balioak lehentasuna izango duen bizitza biziagoa izateko.

LAB-A etorkizuneko kulturarako ekintzailetza, autoikaskuntza eta elkarrekiko laguntzaren aplikazio bat da.

LAB-A programa, lan-jardunaldien programa gisa diseinatzen da, eta, horietan, gizarte-berrikuntzan eta tokiko ekintzailetzan trebatzeaz gain, ezagutza, jakintza eta afektu sare bat ehundu nahi da. Irudika genezake komunaren konstelazioa edoeta guztion izar-multzoa

Bi urtez, parte hartzen duten eragile/egiturek elkarri lagunduko diogu esku artean ditugun proiektuak hobetzeko, ingurune zaindu, kolaboratibo eta irudimentsu batean, begirada eta teknologia berriak ekarriko dituen aldi berean. Nor gara? Zer motibaziok, zer ikuspegi komunek, zer kezkek mugiarazten gaituzte? Nola eusten diogu geure buruari? Norentzat egiten dugu lan? Zer onura sortzen ditugu, zer itzulera, zer harreman? Zer hizkuntza erabiltzen dugu? Nola, zer eta zertarako neurtzen dugu? Zein obsesiok, zein frustraziok, zein zailtasunek zorabiarazten gaituzte? Nola zaintzen dugu elkar? Nola jarraituko dugu ehuntzen? Beharrezko galderak dira edozein prozesu garatzeko. Galdera komun horiei erantzun publiko-pribatua emateko erantzukizuna beharrezkoa da kultur sektorearentzat. Gaur inoiz baino gehiago.

EGITURA PARTEHARTZAILEAK / LAB-ANDERAK

Partehartzaileak; 2021-2022  LABANDERAK: Gaztefilmfest / Asociación Sociocultural INSPIRARTE  Lazarraga / Kultur Elkartea / Pez Limbo / Thusia koop. Elk. Txikia / Baratza Aretoa / GaraionAsociación Bitartean Jolasean

LAGUNTZAILEAK / LAB-IAK

Ikaskuntza-programa honetan ekintzailetza eta berrikuntza landuko ditugu, ikuspegi intelektual, irudimentsu, somatiko eta espiritualetik. Izan ere, ikuspegien gurutzaketa horrek, begiraden, sentsibilitateen eta lengoaien konplexutasun horrek programa honen berezitasun berritzaileetako bat proposatzen du. Ez dago berritzeko aukerarik praktika horiek egituren errutina iraunkorretan sartzen ez badira. Horrela, programa hau hiru praktika motatan banatuta egongo da, eta praktika horiek etengabe zeharkatuko dira. Horretarako, emakume jakintsuen laguntza izango dugu,  LAB-IAK deitu ditugunak. Euren lan sakon eta adimentsua AZALAtik miresten dugu.

Lab-a #5: Jordi Claramonte  eta Miguel Garces gonbidatutak

Lab-a #6: Kultura eta ruralidadeak VForoan parte hartu genuen

Lab-a #7: Marga Iñiguez eta Amaia Gabilondo gonbidatutak

Lab-a #8: Leire San Martin eta Sóren Mesched gonbidatutak

Topaketa guztietan Idoia Zabaleta, Leticia Morales, Ghislaine Egia eta Traktora koop  izan ditugu ditugu bidelagun

LAB-A Programa orokorra