Jaiotzearen Artean sakontzeko moduan diseinatuta dago Haurdunaldia. Hilabetean behin egingo dugun topaketa baten ildotik, azken hamarkadan Butosofiaren esparruan egindako ikerketan aztertu diren praktikak eta ideiak xehatuko ditugu.
Pentsamendu horretan mugimenduaren bidez murgilduko gaituzten eskola normal eta intentsiboetan ez bezala, Haurdunaldia-n lan kontzientea egin nahi dugu, tresna praktikoak gureganatzeko eta gure gorputzak dinamizatzen dituzten kontzeptuen dantza ulertzeko. Nolabait esatearren, dantza subkontzientea askatzeaz gain, Haurdunaldia hausnartzen da eszena pedagogikoaren atzean dagoen lanari buruz.
Hilero egingo dugun topaketa bakoitzean landuko dugun paisaia mugatuagoa eta zehatzagoa da, bere potentziala banatzeko eta dituen hazi ezberdinak bereizteko. Topaketa batetik bestera doan jauzian, hainbat testu baliatuko ditugu praktikan mobilizatutako materiala testuinguruan jartzeko, eta hausnarketarako gidak proposatuko ditugu ere, ikerketa norberaren mundura ekartzeko, dantza bera aberastasun existentzial bihurtu eta birbanatu ahal izateko.
Gogoaren eta gorputzaren arteko erlazioan interesa duen edonorentzat pentsatuta dago Haurdunaldia. Gorputzaren, dantzaren edo antzerkiaren ikerketan diharduen edonork aurkituko ditu hemen bide aberasgarriak, batez ere espazio kolektiboetako mugimenduaren pedagogian interesa baldin badu. Egokia da, halaber, bere existentziaren alderdi haragikoia eta pentsamendua zeharkatzen dituen bizitza ikertzeko aukera baliatu nahi duen edonorentzat.
Taldea beti berbera izango da bederatzi hilabeteetan zehar, behar den sakontasunean, konfiantzan eta intimitatean aritzeko. Ezingo da bakarkako topaketarik egin.
Haurdunaldia saioaren bigarren ediziorako bi talde egongo dira: bata Almazen9 gunean, Madrilen, eta bestea Azala-n, Lasierra-n.
Informazio gehiago etaiIzenaemateko BUTOSOFIA