La continua

Mariantonia Oliverren sorkuntza egoitza
irailak 27tik urriak 8 arte
Egoitzak - Mikorrizak

Mikorrizak: onddo eta sustraien arteko erlazio sinbiotikoaren izena erabiltzen duen programa honen bidez, AZALAk beste egitura lagun batzuk hartzen ditu beraien programen zati bat gure espazioan gara dezaten.

EiMa rekin lankidetzan

La Contínua birrekintza (reenactment) proposamena da: duela 18 urteko pieza bat berriro sortzea edo berriz aktibatzea, hemengo eta oraingo testuingurura ekarrita.

Errepikapen ariketa ia arkeologiko horrek hainbat galdera sortu dizkigu, eta galdera horiek fisikoenetik gorputzezkoenera garamatzate, bai pentsamenduaren alorrean, baita errealitatea nola hautematen dugun ere, gizarteak eta bizi garen inguruneak izan dituzten aldaketei buruz galdetzeraino.

Errepikatzearena beti da interpretatzeko, berrasmatzeko eta sortzeko ariketa; nork bere buruarekin elkartzeko eta hura nondik datorren eta norantz doan zalantzan jartzeko modu bat. Errepikapenak, mugatu ordez, aukera eta tresna ugari irekitzen ditu, gure artean eta jendearekin partekatzekoak.

La Contínua duela 20 urte bakarkako lana zen, orain hirukote bihurtu da; esperientzia, hizkuntza, gorputza eta lanketa ezberdinak dituzten hiru pertsonaren arteko elkarrizketa intimoa da, horrela ikerketa areagotu eta aberastu egiten da.

La Continua-k duela 20 urte fragmentazioa lantzen zuen, ekintza iraultzaile txikien gainean eraikitzen zen. Duela 20 urteko izan ginen iraultzaileak ote gara oraindik? Aldatu egin al da gauzei harriduraz erreparatzeko genuen gaitasuna? Zein dira gure itxaropenak gaur?

Mariantònia Oliver koreografoa, dantzaria eta kultur kudeatzailea da. 1985ean, María Muñozekin batera, La Dux dantza garaikideko talde profesionala sortu zuen, eta 1988an bere konpainia sortu zuen ‘Ocho’ izeneko ikuskizunarekin. Ia 20 urtez Bartzelonan bizi eta lan egin zuen, eta hainbat proiektutan parte hartu zuen, bai interprete gisa, hala nola Mark Tompkins-ekin edota Tomás Aragay-rekin batera, bai sortzaile gisa, Juan Márquezekin edo Jordà Farrérekin batera. 2000. urteaz geroztik, Mallorcan hartu du gunea, eta han bere ibilbide koreografikoa eta arte eszenikoen alderdi sozialki eraldatzaileekiko interesa garatu ditu. Azpimarratzekoa da “Las Muchas” eta “Las muchísimas” proiektua, bertan profesionalak ez diren adineko pertsonekin lan egiten du. Halaber, EIMA Sorkuntza Zentroa sustatu eta kudeatzen du Maria de la Salud-en, eta La Imposible berpiztu du, Palman dagoen arte prestakuntzarako zentro txiki bat, bertan pedagogo lanetan aritzen delarik.

Cia Mariantònia Oliver eta  Teatro Principal de Palma antzokiaren arteko koprodukzioa

Menu