Sekula santan

Francisco Ruiz de Infanteren sorkuntza egonaldia
Olga Mesarekin elkarrizketan

Hors Champ // Fuera de Campo

irailaren 5etik 16ra
Egoitzak - Leiho bat

Leiho bat: AZALAren berezko zalaparta.

Abentura arriskutsuak Hemen eta Orain den aldi baterako. Komedia musikal moduan iristen den ikuskizuna… baita in situ egindako performanceak ere, filmak, tailerrak, instalazio plastikoak… Francisco RUIZ DE INFANTEREN eskutik, Olga MESArekin elkarlanean. J.M. Barrie-ren Peter Pan (1911) irakurri ondoren ahaztuta-edo geratu ziren eta berriz piztu diren hitz, irudi eta galderak oinarrian hartuta.

Pilotu guztiek dute, hegazkin kabinako leku sekretu batean, “Behin-behineko Eremuak” izeneko lurren mapa handi bat; azken batean, kartografia bat da, non hainbat haran, errepide, futbol-zelai, glaziar edo hondartza markatu diren, makinak ondo hegan egiteari uzten dion unean zorigaiztoko talkatik ihes egiteko. Nahitaez lurreratzeko lekuen planoa. Zalantzarik gabe, bizi garen munduan, horrelako mapak ondo aztertu beharko lirateke. Pertsona batzuek badakite norbaitek aspaldi irakatsi zigula hegan egiten, eta orain oso ondo eta oso azkar egiten dugula hegan. Baina kontua da ahaztu egin zaigula nola lurreratu, nola jaitsi mantso, paisaiari nola begiratu, hura nola ulertu eta, planeatze leun bat egin ondoren, motorrak nola itzali.

-Lotuta?

-Zer?

-O.K!

Abiadura esponentzialean doan gizarte baten metaforaren aurrean gaude, gizarte dekadente batena, non lurreratu ere ez dakiena. Indigestiozalea den mundu baten aurrean eta barruan. Ume bihurriak bizi diren ipuin batean. Nolanahi ere, eta zalantzarik gabe, “SEKULA BETIKO” delakoaren ukazio bikoitzean gaude, “betiko” beldurgarri baten arriskuak zalantzan jartzeko ahalik eta ondoen.

Bere “pertsonaiekin” (kontalariak, pilotuak, kopilotuak, mekanikariak eta arkitektoak), Ruiz de Infante esperientzia performatibo berrien bila murgiltzen saiatuko da, esperientzia espazialak, soinu-esperientziak eta esperientzia bisualak. Esperientzia horien guztien bidez, Barrieren Peter Pan pertsonaiak jariatzen duen energia anbiguoak gure memoria indibiduala eta kolektiboa zalantzan jartzera eramango gaitu modu sakonean. Energia horren bidez, “Never-Never Land” (Sekula Betiko Lurralde hori) hartara itzuliko gara, non dena den beti-beti posible. Han izango dira Ume Galduak, Ontzi Piratak (bandera gabeak), Denborak irensten dituzten Krokodiloak, Itsaspekoak, Maitagarriak eta Larrugorriak, Uhandre arriskutsuen etengabeko kantupean. Hala ere, baliteke GreenPeter (iturri idatzien arabera beti gazte izango dena) ez etortzea.

Espazioek, objektuek, makinek, irudiek eta gorputzek elkarrekin hierarkiarik gabe hitz egiten dutela dirudi, jakinduria osoz antolatuta dagoen desordena baten barruan. Sekula Betiko-n, erreferenteak eklektikoak dira (mitikoak eta herrikoiak), baina beti uztartuta daude gure “krisiaren” aktualitate mediatikoen jardunarekin. Espazioak etengabe eraiki, suntsitu eta deslokatzen dira. Sekula Betiko-n irudiak maiz izan ohi dira hiru dimentsiotan (hitzaren adiera hertsian eta metaforikoan), eta gorputzen itzalek denbora autonomoak aukeratzen dituzte iraganaldiak, orainaldiak eta bihozkadak asaldatzeko…

Proiektu honen barruan, guztia galdu baino lehen egoera errotik aldarazteko premia (edo ez) zalantzan jarriko dugu.

Fuera de campo // Hors Champ