Iluntasunaren mila eta bat moduetatik, gaua hartu. Gaua delako, begiak direlako. Pertzepzioa aldatzeko. Distirak direlako, jaiotza bat delako. Hustutzearen ilusioagatik. Fantasia delako, galderak direlako. Deiari erantzuteko. Magnetikoa delako, gaua delako. Itxaroten da, desiratzen da, ez da jakiten.
Gaua hasi eta buka. Ilargiaren izaki izan, azal eta begiradaz. Oihanpean zilipurdika ibili, igurtziak dastatu. Arreta zabalarekin eta taupada liluratuarekin, beste aldera iritsi eta iluntasun baten memoria ireki.
(Izarne Oyarzabalek gidatutako gaua den laborategi experimentala, Idoia Zabaletaren laguntzaz)




