Hearing the Invisible

Rebecca Collins eta Silvia Zayasen inbestigazio egonaldia
otsailaren 19tik 24ra
Egoitzak - Leiho bat

 Lehio bat: Azalaren berezko zalaparta

Hearing the Invisible” proiektu performatibo bat da, eta jarduera artistikoaren ahul guneak eta indar guneak antolatu nahi ditu.

Gaur egun, artisten garapen esparrua gutxietsi egiten da eta, sormen-lanetara bideratzen diren aurrekontuak nahiz ikerketa lanetan oinarritzen diren proiektuetara bideratutakoak murrizten diren heinean, gero eta zailagoa da garapen hori justifikatzea. Pentsamendu kritikoak azpiegitura bat eskatzen du bai ala bai, eta harremanak eraikitzeko gaitasuna arriskuan dago orain.

Hearing the Invisible‘ aurre-aurrean jartzen du artista batek egiten duen lan emozionala eta intelektuala, baita estudiora edo entsegu-lekura iritsi aurretik egiten duen lana ere. Horretarako, hainbat hartu-emanen bidez, egitasmo honek bi artista biltzen ditu, eta Espainiako, Eskoziako eta Ipar Irlandako artistek zuzentzen dituzten erakundeak. Zehazki ‘Hearing the Invisible‘ izeneko lan hau antolatzen da Rebecca Collins (Eskozia) eta Silvia Zayas (Espainia) artisten lanaren inguruan. Izan ere, artista bi horien bakarkako jarduerak diziplinen arteko harremanen eraikuntzaren baitan sartzen dira, ahalegin handia eskatu ohi dutenak gehienetan, joeraren kontra dabiltzanak ia beti, kultur ondare inmateriala oro har, eta denbora luzea eramaten duten lanak.

Lankidetza honetarako motibazioa sortu zen Rebeccak 2022an antolatu zuen tailer batean biak elkartu eta han bat egin ondoren. Biek partekatzen dituzte erakundea-artea ideiaren ohiko logiketatik kanpo lan egiteak dakarren zailtasun narratiboa eta ia ikusezin bihurtzera eramaten zaituzteten ondorioak, eta han sentitu zuten ikerketa/sorkuntza metodologia horien arteko antzekotasunak zein talkak bateratu behar zituztela.

Hearing the Invisible’ hainbat fasetan gertatzen da. I. Fasean, hitzaldi-performance bat egingo da, Rebeccaren obrak eskatu duen lan emozionalari buruzkoa, Azala-ko egonaldian zehar izango da hori (La Sierra, Araba, Espainia). II. Fasea, Catalyst Arts-en laguntzarekin dator. Fase honetan, fokua Silviaren egitekoan jartzen da, bertan Bartzelonako ekosistema postindustrial hiritarra eta itsaspekoa Belfastekoak ordezkatuko du. Hurrengo faseek aurreko faseetan egindako aurkikuntza metodologikoak eraldatuko dituzte, eta argitalpen batean gauzatuko da hori. Argitalpen horrek espazio artistiko independenteetan banatuko da eta Dorothy Michaels-en laguntza izango du.

Proiektuak hainbat alderdiei buruzko informazio biltzen du: ziurgabetasuna, borroka, harremanen eraikuntza, ahaidetasuna eta adeitasuna. Elementu horiek artearen zutabeei buruzko informazioa ematen dute.

«Four Nations International Fund erakundearen diru laguntza jasotzen du, honako erakunde hauen bidez: Arts Council England, Arts Council Northern Ireland, Arts Council Wales, Creative Scotland eta Wales Arts International.”

Silvia Zayas (Leon, 1978). Zuzeneko arteen mugetan kokatzen da bere lana, bideoaren eta koreografiaren mugetan. Lengoaien mugak desitxuratzen ditu eta tartea zabaltzen dio horiek zentzu gabetzeari. Ikerketa lanean dihardu, etxean egindako gailuak, lanabes bakunak eta low-tech-ak sortuz, zuzeneko zinema egiteko. Ezohikoa den hori interesatzen zaio, ia ikusezinak diren fenomenoak, gorputzak dituen arreta moduen bidez hauteman daitezkeen horiek hain zuzen ere. Pelikulak ekoizteko moduei dagokienez, “zinema egitera” hurbiltzen da, koartada/aitzakia(politiko) gisa, esperientzia kolektiboak sortzeko eta eragiteko bertatik, “bestea” den horrekin korapilatu eta denbora pasatzeko, esate baterako, ruido ê proiektuan, azken urteetan lanpetuta izan duen proiektu horretan kolaboratzen du, honako hauekin: marrazoak eta arraiak zaintzen dituen Catsharks elkartearekin, Claudio Barría itsas biologoarekin, Michel André bioakustikoarekin eta Susana Jiménez Carmona, Clara Piazuelo, Mar Medina eta Cris Blanco bezalako artistekin, besteak beste. “Urrutitik” bezala lan egiten duten filmatzeko moduak zalantzan jartzen ditu bere obrak. Horretarako, “eskua-begia” ohiko harremanetik aldentzen da, eta saiatzen da gorputz amateur, zaurgarri, gorputz gaixo, ganberro, ezkutu, punk eta Z serie bateko moduko gorputz baten aukera sentsitiboak legitimatzen… Hainbat artista eta talderekin lan egin du edota lan egiten du: María Jerez, Nilo Gallego, Chus Domínguez, Rebecca Collins, Esperanza Collado, Societat Doctor Alonso… Dorothy Michaels zuzeneko arteen ekoizpen eta ikerketarako bulego kolektiboko kidea da. Duela gutxi, doktore-tesia amaitu du: Contradispositivos entre el cine y las artes escénicas: fantasmas, difracciones, agujeros y otras criaturas (2023). Arte Ederretako Fakultatea, Cuenca. UCLM.

https://silviazayas.wordpress.com/

Rebecca Collins (High Wycombe, 1982) artista ikerlaria da. Haren ikerketa gune nagusiak dira honako hauek: entzutea, arte eszenikoak, soinu-ikasketak eta idazketa sortzaile/kritikoa. Rebeccaren jarduera oinarritzen da ingurune eta teknologia espezifikoen barruan diharduen soinuaren dinamikaren barruan, horren bidez idazketa-metodologiak, performance garaikidea eta soinu-artea aztertzeko. Rebeccak hainbat modutara partekatzen du bere jarduera: zuzeneko aurkezpenak eginez, edizio mugatuko biniloak, irrati-emiteak, erakusketak, tailerrak, testu-partiturak eta argitalpenak. Bere lehen albuma, Stolen Voices 001, New Music Scotland Award sarirako hautagaia izendatu zuten, 2021ean. 2016an doktoretza lortu zuen, Aberystwytheko Unibertsitateko Performance Ikasketetan. 2022an, sari entzutetsu bat jaso zuen, Royal Society of Edinburgh-ek emandakoa: «Ziurgabetasuna ulertzeko parametroak» (P4UU) proiektuarengatik. Proiektu horrek ikertzen du nola konbinatzen diren sormen-praktikan erabilitako metodologiak eta zientzia fisikoenak. 2017tik Arte Garaikideko irakaslea da Edinburgoko Unibertsitatean. Rebeccak interes berezia erakutsi du interbentzio kritikoek eta fikziozkoek eta performatiboek gure izaera garaikidea nola baldintzatzen duten ikasteko orduan.

http://www.rebeccalouisecollins.com