‘Entre 26 y 62 | 62 y 26’ izeneko lana ikerketa/sorkuntza teoriko-praktiko baten jarraiera da, tresna gisa denbora duen koreografiaren inguruko ikerketa/sorkuntza da, 2020 eta 2021 artean sortu eta garatutakoa da, Time as a Body nire tesinatik hartua da, hain zuzen Coreografía en The Place (Londres) lanean MArako idatzi nuen hartatik.
… denbora, dimentsio ukigarri, espazial eta pertzepziozko gisa ulertuta, entzun eta sentitu arte hedatzen den gorputz gisa, muskulu gisa…
Prozesuaren lehen fasean, Denbora Egin Adera izenekoa, honako tresna hauekin lan egiten dugu: Errepikapena, Birbobinatzea, Moteltasuna eta Gelditasuna. Prozesu horrek beste bat izan zuen paraleloan, plastikaren arloko beste bat hain zuzen: prozesua marrazkien bidez egin zen, egilea Ixiar Garcia marrazkilaria izan zen. Azkenik, emaitza izan da ikerketa koreografiko bati buruzko 4 orduko aurkezpen bat, eta, aldi berean, prozesu osoaren erregistro grafikoa, ikus-entzunezkoa eta fotografikoa erakutsi zen. Lau dantzarik hartu zuten parte prozesuan: Pilar Andres, Koldo Arostegi, Robert Jackson eta Oihana Vesga, kontalari grafiko bat: Ixiar Garcia, argazkilari/bideosortzaile bat: Etanowski, soinu-artista bat: Mikel R. Nieto eta laguntzaile bat iraunaldiko aurkezpena antolatu eta prestatzeko: Dani Hernandez.
Aipatu lau tresna horietatik, arreta jarri dugu honako hiru hauetan: errepikapena, moteltasuna eta gelditasuna. Birbobinatzeko tresna, hartan ezin gehiago sakondu geratu zen.
Ikerketaren bigarren etapa honetan, asmoa da birbobinatzearen ariketan sartzea prozesuaren tresna nagusi gisa eta mugimenduan murgiltzea, honako bi ikuspegi hauetatik:
PROZESUA ERAIKITZEKO TRESNA GISA: MARRAZKITIK MUGIMENDURA.
Proposamena, honako hau da: egindako prozesua birbobinatzea edo inbertitzea, hau da, Ixiar Garciak prozesu honen aurreneko fasean egin dituen marrazkiei mugimendua ematea. Marrazki lana erregistro gisa erabili zen, mugimenduaren iragankortasunaren artxibo modura. Sortutako marrazkietatik 26 dira etapa honetarako jaso direnak. Proposamen honetan, marrazkia bilaketaren pizgailua da, eta jasotako marrazkiekin batera datozen hitzak, berriz, mugimendurako ikerketa-jarraibideak.
Gelditasunean, hemendik urruti edo beste nunbait dagoena behatu. Leku batean marraztu begirada beste nunbait dagoen bitartean.
MUGIMENDUA ZEIN KOREOGRAFIA ERAIKITZEKO TRESNA GISA.
Ikerketarako tartea, mugimendua birbobinatzeko eragiketan sakontzeko. Ikerketa lana bat-batekotasunetik egingo da, hau da, mugimendua inprobisatuz eta haiek memorizatuz unean bertan, modu intuitiboan birbobinatuz nolabait, bai eta modu koreografikoan ere, hau da, material bat eraikiz aurrera lehenik eta gero hura birbobinatuz. Modu hori zehatzagoa eta espezifikoagoa da mugimenduaren arloko materialarekin.
Proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren Sorkuntza Koreografikoaren esparruko programaren diru-laguntza jasotzen du.
Dantzari eta koreografo bezala jardun ostean, Olatz de Andresek Lokke konpainia sortu du, koreografiaren garapenari egitura bat emateko helburuarekin. Lŏkke posiblea izan daitekeen guztiaren bizilekua da. Bere proposamen artistikoetan, bilaketak, eguneroko ez diren egoera koreografikoak sortzea du ardatz, gelditasuna mugimenduarekin lotzea eta norbanakoaren eta kolektiboaren artean dagoen tentsioarekin jolastea. Bere proposamen artistikoen helburua, bilaketa horrek ohikoak ez diren egoera koreografikoak sortzea da, bai eta gelditasuna mugimenduarekin eta norbanakoarekin lotzea ere, eta kolektiboaren artean dagoen tentsioarekin jolastea. Hona hemen haren beste proiektu koreografiko batzuk: Hacer tiempo (2021) Doppel-Leo (2020) The Big Game 5.0 (2020) Rift (2019), Euterpe (2019), Doppelgänger (2019), The Big Game (2019), Friso (2018), Eu Sou Passageiro (2018), The Endgame (2016), The Game (2015), Bardo (2015), Esfera (2015), El Cielo Ahora (2014), Privolva Landing (2013), Privolva (2011), dA CAPO (2009), Yo soy una cosa que dura (2007). Lan horiek Euskadin, Espainian, Frantzian, Ingalaterran, Alemanian, Italian, Portugalen eta Herbehereetan aurkeztu dira.
Koldo Arostegi Bartzelonan hasi zituen ikasketak, eta amaitu zituen The Place (Londres) eta SNDO (Amsterdam) eskola entzutetsuetan. Interprete modura lan egin du honako konpainia hauentzat: Mudances-Angels Margarit, Deborah Hay, Krisztina de Chattel, Cia Erre que Erre eta Jesús Rubio Gamo, besteak beste. Jerome Bel-en “The show must go on” piezan parte hartu du. Sortzailea den aldetik, “Angela eta Koldo” konpainia sortu zuen Angela Peris Alcantud-ekin batera, 2015ean, eta elkarrekin sortu zituzten “Alles” eta “Un Cuerpo Sinvergüenza”. Azken urteotan, “El Ritmo que nos precede” eta “BOBO” bere bakarkako lana sortu eta zuzendu du. Azken bolada honetan, Bilbon Bobo Espazioaren zuzendaritza-lanaren aldeko apustua egin du, ikuskera sortzaile batekin.
Oihana Vesga-k dantza ikasketak egin zituen Miarritzeko Maurice Ravel Kontserbatorioan eta London Contemporary Dance School Goi-Mailako Dantza Eskolan, azken honetan dantza garaikideko gradua lortu eta gero koreografiako masterra egin zuen. Dantzaria den aldetik, hainbat konpainia zein koreograforekin egin du lan, hala nola, Simona Bertozzi, Blanca Arrieta, Olatz de Andres, Iker Arrue, Myriam Perez, Joe Moran, Didy Veldmam, Rick Nodine eta Richard Alston, besteak beste. Koreografiaren alorreko lanei dagokionean, haren lana hainbat jaialditan aurkeztu da, esaterako, BAD Bilbao, Baratza Aretoa, PDF Festival de Danza de Pasaia, Agitart Festival, LaboXL, Tabakalera Donostia, Robin Howard theatre eta Conde Duque Madrid, besteak beste.
Robert Jackson freelance dantzaria da, Australiarra da, baina azken hamar urteetan Euskadin bizi da. Australian Ballet School goi-mailako eskolan graduatua, 1999an. Dantzari lana egin du gehien bat Irlandan, honako konpainia hauetan: Coisceim Dance Theatre, Rex Levitates Dance Co, Irish Modern Dance Theatre, Dance Theatre of Irlanda y Cio. Baian Austrian ere aritu da, batez ere Second Nature Dance Company konpainiarekin lanean. Australian, berriz, Dancers Company, Australian Folk Company eta Sydney Dance Company konpainiekin. Frantzian, Travers konpainiarekin. Kanadan, Montreal Dance konpainiarekin eta Erresuma Batuzna Cahoots konpainiarekin. Euskadin urte asko eman ditu Blanca Arrietarekin lankidetzan, zehazkiago 2001etik ari da, baita Matxalen Bilbaorekin eta Olatz de Andresekin batera ere.
Pilar Andres freelance dantzaria da, dantza klasikoan eta dantza garaikidean formakuntza jaso du, Burgos, Madril eta Zaragozan. Honako konpainia hauekin lan egin du: Ertza–Asier Zabaleta (EUS), Matxalen Bilbao Konpainia (EUS), Organik (EUS), Blanca Arrieta Konpainia (EUS), Catherine Diverrés Konpainia (FR), Daniel Abreu Konpainia (ESP) eta Lokke | Olatz de Andres Konpainia (EUS).