Estilismo tailerra

Julene Gregoriorekin

irailak 25 eta 26

12 eta 18 urte bitarteko gazteendako

dohainik

izen-ematea azala@azala.eus

Tailerrak - Leiho bat

Leiho bat: AZALAren berezko zalaparta.

Estilismoari ekitea eta joera berrien barruan ahots propioa sortzea. Joera berrien arragoan bizi gara, egunero nahasten dira eta ikusmen-estimuluen maila inoiz baino altuagoa da. Beraz, zaila da belaunaldi berriek (eta ez hain berriek) beren bidea erraz aurkitzea.

Tailer honen helburua begia modaren alderdi desberdinetan hezteko lehen urratsa izatea da, eta horiek erosotasunez erabiltzen ikastea, gure gorputzak eta gustuak hobeto deskubrituz.

Larunbata, Irailak 25,  17:00tik 19:30ra

  1.  Erreferentziak ezagutu eta ikustea
  2.  Zianotipien eta lixiba bidezko dekolorazioaren proba praktikoak

Igandea, irailak 26,  10:30tik 13:00ra

  1. Emaitzen behaketa
  2. Estilismoak prestatzea
  3. Desfilea + Shooting

Tailer honen helburua ikasleek diseinuaren eta joeren munduan moldatzen ikastea da, ehunetan eta tailerretan inbertsio handirik egin beharrik gabe. Eguneroko gauzekin eta irudimenarekin moda egin daitekeela ikas dezatela. Bi teknika horien bidez, emaitza bakarrak ikustea eta, gainera, entretenitzea. Praktikaren amaieran, estilismo batzuk sortuko dituzte (taldeka, binaka edo erosoago sentitzen diren  bezala ) eta basoan zehar desfilatuko dute euren sorkuntzak erakutsiz.

Julene Gregorio Arteagan jaio zen, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren erdian dagoen herri txiki batean. Modelaje-lanari esker piztu zitzaion modarekiko interesa; ondoren, Moda Diseinuko ikasketak egin zituen, Inedin (Bilbo). Diseinuaren, patroigintzaren, jantzigintzaren eta estilismoaren oinarrizko printzipioak Gabriel Azkoitia bezalako irakasle handiei esker ikasi zituen. Gaur egun,  SATUR NAJA! izeneko bere lehen bilduma profesionalean,  dago guztiz murgildua, abeltzain zen bere aitonan inspiratutako bilduma hain zuzen ere.

Nerea Ruiz Puente (Gijón, 2000). Arte Ederretako ikaslea. Bilbora etorri zen duela zenbait urte ikastera, eta ordutik hasi zen argazkilaritza analogikoa probatzen. Batez ere modako erretratua eta bere ingurune hurbilena interesatzen zaizkio. Modelo eta estilista laguntzaile bezala ere aritu da zenbait proiektutan. Gaur egun, eskultura eta estanpazio-teknikak ere interesatzen zaizkio eta lantzen saiatzen da.

Julene Gregorio

@julenegr