Batzuk eta besteen artean

Hangar artista kideekin topaketa
urriak 21tik 25ra
Tailerrak - Mikorrizak

Mikorrizak: Onddo eta sustraien arteko erlazio sinbiotikoaren izena erabiltzen duen programa honen bidez, Azala beste egitura lagun batzuekin elkarlanean ari da.

Toaketa hau Hangarrekin elkarlanean da

2022an Hangarrek martxan jarri zuen Erresonantzia Taldea. Izenak adierazten digun bezala, laguntasuna ematen duen leku bat da, erresonantzia kutxa modura aritzen da artista egoiliarrentzat, halako moldez non haien jarduerek eta prozesuek —bai bakarkako, bai taldekako konbergentzia-eremuetan— entzutea, erreplika, beste esperientzia batzuen osagarritasuna ezagutzeko aukera izango dute eta adarkatu ahal izango dira konexio eta ondorio teoriko, praktiko eta erlazionaletan. Izen hori erabilita, gure helburua da tutoretza edo mentoring bezalako hitzekin lotuta hartzen ditugun ohiturei, inertziei eta hierarkiei ihes egiten saiatzea.

Hangarrek hiru artista gonbidatu ditu egoiliarrekin hitz egitera etortzeko, urtebetez. 2022-2023 edizioan Lara Almarceguik, Itziar Okarizek, Andrea Soto Calderón-ek eta Oriol Vilapuig-ek osatu zuten Erresonantzia Taldea. 2023-2024 edizioan, aldiz, Rossella Biscotti-k, Alberto Peral-ek eta Idoia Zabaletak osatu zuten. Bi edizio geroago, ikasgai baliotsuenetako bat izan da egoera komunak daudela ikustea, eta egoera horiek dira batzuen proiektuak besteen esku modu behin-behinean gelditzen direnean sortzen direnak.

Hangarrek Azala-n egingo duen egonaldiak laguntasun partekatua azpimarratu eta zabaldu nahi du. Hainbat ariketa, protokolo eta praktika egin eta gurutzatuko dira egun horietan zehar, haietatik gehienak artista eta egoera kolektibo ezberdinek urteetan zehar Azala-n bertan garatu dituztenak, baina beste egoera batzuk izango dira ere, artista guztiek elkarrekin egiteko proposa ditzaketenak. Bizikidetza horri esker, parte-hartzaileek euren lana aztertu ahal izango dute eta beste artista batzuen lanarekin alderatu, jaso eta eman egin dezakete aldi berean, hartu eta erantzun egin dezakete, helburu horretarako berariaz pentsatutako elkarrekintzetan, beste artista batzuek eta jarduera-taldeek egindako eragin-trukeak izango dira, pixkanaka eta taldean.

Olla izeneko lanarekin, egoiliarren arteko elkar eragitea lantzen duen ariketa horrekin hasi ginenean, ondorengo galderak sortu zitzaizkigun: tailerra bi urtez partekatzera doan pertsona-talde bat gara, zer interesatzen zaigu gehien? Zein dira gure interes komunak? Zeintzuk jarri nahi ditugu interes komunen artean? Ondorioz, pentsatu genuena izan zen, guk zer egin dezakegu kolektibitatearen mesedetan, komunitatearen alde, artean ez genuenean elkar ezagutzen. Eta egun batzuk elkarrekin emateko ideia sortu zen, egun batzuk eta gau batzuk beste nonbaiten, egunerokotasunetik aparte, espazio berri partekatua irekitzeko beste erritmo, ikuspegi, mugimendu eta elkarrizketa batzuetarako. Tailerreko banakako lan-logikatik aparte. Eta hor, egoera horrek piztutako konfiantzaren eta intimitatearen laguntzaz, jarduerak eta interesak bateratu eta sortu ahal izatea, tailer bateko egunerokotasunean emango ez liratekeenak.

Eta Azala-n egiteko ideiak, horrek egin zuen are bizigarriagoa eta desiragarriagoa izatea. Idoia Erresonantzia-taldeko kide izan baino lehen izan zen hori, 2022ko urrian hain zuzen ere. Eta orain, elkarri laguntzearen esperientzia Azala-n eta Idoiarekin biltzeko asmo hau, plana ezin zitekeen hobea izan.