Saiakera bat, proba bat, teoria bat, pentsamendua, akatsa, entsegua berriz hasi beharra, baloratzea, entzutea, elkarrizketa garatzea, aztertzea, arakatzea, argudiatzea, Saiakera literarioaren kontzeptua lan performatiboan aplikatzea, arrakalarekin zeharkatzeko. Arrakala edota Grieta (G. Didi-Huberman) kontzeptua interpretatuz, kontraesanak elkarrekin bizi diren, haustura egon dagoen eta aukera berriak dauden leku hori interesatzen zaigu. Herentziatik eta gaurkotasunetik, kontserbadurismotik eta distortsiotik edaten dugu. Sakratua dena hutsaldu, eta flamenkoaren, erritualen, liturgien eta rave-en egunerokoa sakratu egin nahi dugu.
Ikerketa-proiektu honek bi jarduera artistiko gurutzatzeko abiapuntua du. Jarduera horiek antzekoak izan arren, diziplina desberdinetatik datoz -gorputza eta soinua-. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren laguntzarekin, proiektu hau dagoeneko honako toki hauetan egon da: Negra AADK Spain Zentroa (Blanca, Murtzia), La Olivera (Bollullos de la Mitación, Sevilla) eta C3A-n (Kordoba), eta prozesu honen helmuga Azala izango da. Kontzertu performatiboa oinarri duen arren, prozesu honek bide asko ditu: bideo- eta argazki-piezak, argitalpen editorial bat eta Flamenko Esperimentaltzat jotzen dugun horren dekalogo bat.
Derek Van Den Bulcke (Murtzia, 1991). Artista plastikoa, bideomakerra, Dj eta soinu-ekoizlea. Arte Ederretan lizentziatua (Murtziako Unibertsitatean), eta Ikerketa eta Produkzioan Unibertsitate Masterra (Granadako Unibertsitatean). Beka ugari lortu du, formakuntza akademikoa egiten aritu denean. Ikasle-truke horiei esker osatu zuen bere prestakuntza akademikoa, honako unibertsitate hauetan: USP (Sao Pauloko Unibertsitatea, Brasil), UPV/EHU (Euskal Herriko Unibertsitatea) edota Carrara-ko Belle Arti Accademia-n (Italia). Prestakuntza eklektiko eta zabal hori islatzen da bere lanetan —artistikoetan zein teorikoetan—, eta haietan moldakortasun osoz konbinatzen dira eskultura, bideoa, argazkia, musika eta ikerketa. Azken urteotan, batez ere F L A M A N T E izeneko lanagatik nabarmendu da, flamenkoa oinarri duen musika-proiektua hain zuzen. Generoaren alderik ilunenean eta irrazionalenean barneratzeko asmoz, helburua da flamenkoaren adar ezberdinak erlazionatzea Noise, Glitch, ambient eta musika elektronikoaren soinuekin. Jondo artearen bidez, proiektua esfera onirikoetan sartzen da, adimenerako sakonak eta harrigarriak direnak. Musika-talde baten estetika duen proiektu performatibo horretatik abiatuta uztartu daitezke haren kultura-kezka guztiak: argazkigintza, bideoa, musika, gorputza, ikonoklastia edota kritika garaikidea. Hartara, formatu hori bera eraman dezake arte-galerietara edo kontzertu-aretoetara. Hainbat jaialditan programatu da; besteak beste, 2019ko Madrilgo Flamenko Jaialdian eta MUBEA 2018 jaialdian, honako kide hauekin batera: Llorenç Barber, Isidoro Valcárcel Medina, El Niño de Elche edota Dellafuente, besteak beste.
Dani Hernández (Alacant, 1979). Sortzaile eszenikoa, dantzaria, performerra eta bideoartista. Koreografia eta Interpretazio Tekniketan lizentziatua Alacanteko Dantza Kontserbatorioan (1999). Valentziako Erkidegoko Koreografia Zentroko beka jaso zuen (2002). Dantza-interprete gisa, partaidea izan da honako dantzari-zerrenda hauetan: Iberika Dantza, Rafael Aguilarren Espainiar Balet Antzerkia, eta Flamencos En Route (Suitza). Horiez gain, 2016. urtean Schönberg-en “Moses und Aaron” operan parte hartu zuen, Romeo Castellucci-ren zuzendaritzapean. Gaur egun, AADK Spain plataformako kidea da. Ikus-entzunezko esperimentazioa eta esperimentazio performatiboa sakon aztertzen ditu plataforma horretan, eta La Horde Collectiff-ek eta Meg Stuart-ek gidatutako laborategietan parte hartu du. Horrez gain, gertutik lan egin du Abraham Hurtadorekin sormen-prozesu askotan. Bestalde, Hurtadok gonbidatutako artista-talde egonkor bateko kidea da Hernandez. Talde hori aldian behin biltzen da ikasteko, hausnartzeko eta “krisian dagoen gorputza” bere jarduera gauzatzeko, eraldaketarako eta bidezko jabekuntzarako espazioak irekitzeko. 2019ko abenduan, Blanca-n (Murtzia), “Después de la sangre” talde-erakusketan parte hartu zuen. Bertan, Dani Hernándezek lehen pieza egin zuen artista bisuala gisa, “Everybody but no body”. Dresde hiriko Tanzkongress 2019 (Zuz. Meg Stuart) dantza topaketako dokumentazioa egin zuen, horren ondorioz sortu zen “A Dream Together” (Zuz. Abraham Hurtado) dokumentala. Sortzailea ere den aldetik, hainbat piezatan parte hartu izan du edo berak zuzendu ditu: “CASPOSO”, hitzaldi performatiboa Emilio Manzanorekin batera, Artes y Diversidad Nazioarteko II. Kongresuan (Murtzia, 2019), “Aséptico”, Encuentros Concentrados Festibalean (Sevilla, 2018), “¿Y después?”, lehen aldiz estrenatua BrucknerFest festibalean (Linz, Austria, 2017), “ACAB (All Cats Are Beautiful)”, pieza esperimentala eta site-specific ikerketa-pieza Alberto Alonsorekin batera, Abraham Hurtadok zuzenduta (etengabe sortzen eta berregokitzen 2017 ete 2019 artean), “PERSONA”, bakarkako lana aukeratua Danza a Escena 2015 katalogorako (Elx, 2014), “AGUANTA”, Erre que Erre Danza taldeko Mario G. Sáezekin batera sortutakoa (Vila-real, 2013), “A pesar de…”, 3. saria XVIII. Danza Española y Flamenco Koreografia-lehiaketan (Madril, 2009). Bilbora aldatu denetik, “Obsolete Traper” izeneko performancean parte hartu du, BilbaoArten, 2019ko maiatzean, Raquel Asensiren erakusketa ixteko lana. Koldo Arosteguiren “Bobo” piezan irudia egin du, baita aholkularitza artistikoa ere Fundición Bilbao espazioan egindako egonaldian zehar. “Me gusta lo que haces pero…” Alberto Sinpatrón-ekin batera, 948merkatua 2019, abendua 2019. “La noche salva” Ivan Gómezen arte-proiektua, Rekalde Aretoan ikusgai, 2020ko ekainean.
Emilio Manzano (Martos, Jaén 1988) Eszena-zuzendaria, antzerkigilea eta sortzailea. Arte garaikideko, teknologiako eta performanceko masterra. Murtziako Arte Dramatikoko Goi Eskolan eszena eta dramaturgia zuzendaritzan lizentziatu zen (2008-2012). Camp/0.konpainiako zuzendaria. Bere lana, lengoaia eszeniko berrien ikerketan eta beste azterketa eta lan-eremu batzuen ekarpenean oinarritzen da, pieza eszenikoak sortzeko, irudi osoaren, euskarri teknologikoaren eta subjektu eta objektuarekiko harremanen bilaketaren bidez, mezu bakar bat bilatu gabe ikuslearengan egoera bat sortzen duten esanahi eta adierazleen bidez, irakurketa-aniztasuna eta barne-elkarrizketa bat sortzeko inkontzientea sustatuz. Muntaia eszeniko ugari zuzendu ditu, besteak beste: “Proyecto Pueblo// pubertad” (Proszenia beka, Getxo, 2019, “Furbytale”, (Alacant 2018), Spoken Word Bilbao Internacional Azkuna Zentroan (Bilbo, 2018), “La culpa de todo la tiene War Disne”, y? Murtzia Zirkuan (Murtzia, 2018) estreinatua, “Aséptico” Sevillako “Encuentros concentrados” Jaialdian (Sevilla 2018), “¿y después?” Linzeko BrucknerFesten estreinatua (Austria, 2017), “El vendedor de Fulgencio” Martínez Lax, Murtziako Romea Antzokian estreinatua (Murtzia, 2016), “Práctica de una cerda”, Párraga Zentruan (Murtzia, 2014), “Soplo de aire” Parraga Zentruan (Murtzia, 2013)