Encountersek “arimarik gabeko” lekuetara begiratzen du, han baztertuta gelditu diren giza arrakalak aurkitzen ditugu; grisak izan arren, basati agertzen dira. Hain gertutik egiten dugu, dena lausotuta dagoela, eta beste zentzumen batzuk hobeto azaltzen dute: muturra lur bustiaren ondo-ondoan daukazunean datorkizun usainak, kanpotik datorren zaratak, logure apur duzunean edo gose zarenean… Kokatzen garen espazioa lehioak zabalik dauzkan barrualde bat da, non berez xarmarik ez duten objektu pertsonalek, denboraren ondorioz kolore gabe geratu diren. Hondakin bihurtuta, ezezagun baten logela apaintzen duten; ezezagun honek bere intimitatean jasotzen gaitu, ez gaitu inoiz begiratzen. Hemen guztiok gaude galduta, baztertutzat hartuak gara, ahal dugun moduan egokitzen gara. Auzokideak gara, eta gau batzuetatik, mezu batzuetatik… ezagutzen dugu elkar. Inspektorearentzat, ordea, ez dago ezer argi.
Tripak Marina Suarez, Natalia Suarez, Andrea Berbois, Maite Mugerza eta Mayi Martiarenak osatzen dute. Baratza aretoko sorkuntza laborategian lan egin ondoren bereganatua zuten eskarmentu eta ikuspegiari jarraituz, Marinak eta Mayik konpainia sortu zuten 2013an beren lanak eskaintzeko asmoarekin. Urteekin familia handitu da, kolaborazio politak agertu dira bidean eta Tripak haien legoaian sakontzen jarraitzen dute hainbat formatuko lanak aurrera eramanez








