Emakume nekatua: olerkien egutegia

Residencia de escritura de Laura Soto
azaroak 22tik abenduak 2 arte
Egoitzak - Leiho bat

Ventana propia

Mujer cansada egunkari baten izaera duen olerki-liburua da. Bertan, emakume bat bere zirkunstantziek bizi dute; inguruarekiko eta besteekiko harremanak, une traumatiko bat gainditzea, eta emakumearen eta bere kontroletik ihes egiten duten eta adoregabetzen duten gauzen arteko elkarrizketa etengabea. Poemategi-egunkari hau abian jartzeko ideiak esperientzia bortitz batean du jatorria: gorputzarekin izandako enkontru traumatikoa eta diagnosi zehazgabe bat, gizakion erantzuna zoritxarraren arabera, gaztetasuna eta erraz hiltzeko aukera. Gertaera horiek guztiek mekanismo berriak pizten dituzte nire idazketa prozesuetan, eta orain arte neurea uste nuen ahotsa poetikoan bide berriak ireki dituzte. Liburua, beraz, artefaktu konfesional moduan eraikitzen da, eta bertan, testu bakoitzaren atzetik, idatzia izan zeneko dataren eta orduaren arrastoak irakurlearekin lotura tenporal bat sortzeko nire borondatea azpimarratzen du, irakurlea narratiba pertsonalera ekartzeko eta bizi eta idazten den ohiko irudimenera hurbiltzeko nire nahia eta gero idatzitako hura oholtza gainera ekartzeko aukera lantzea. Nire jarduera artistikoa ahozko poesiaren eta poesia idatziaren eremuan lantzen aritu ondoren, liburu honetan bi bide horiek batu nahi ditut, irakurleak topo egin dezan poemekin irakurketaren intimitatetik eta zuzeneko errezitaldian bizitako esperientziaren bidez.

Proiektua 2019ko apirilaren 8an jarri zen martxan, egiteko asmoa pizten duen gertaera jazo eta hilabete gutxira. Denbora honetan guztian ikusi ahal izan dut nola osatu diren liburuaren narrazio-prozesuak, egoera pertsonaletan oinarrituta eta gero eta okerragoa suertatzen ari den testuinguru sozial eta kultural batean gertatzen ari diren paradigma-aldaketetan oinarrituta. Egunkaria, ia nahi gabe, bizitzaren erritmoaren arabera aldatzen diren ataletan egituratzen joan da. Horrela, gertaera bakoitzaren lekuko zuzena eta egiazkoa bihurtu da; bizi izandako emozio bakoitzak errealitate idatzian hartzen du lekua.

Bitxia da norberaren bizitza liburu baten begietatik ikustea. Adrienne Rich-en esana da: “Gure bizitzaren historia gure bizitza bihurtzen da”. Historia idatziaren eta bizitako historiaren arteko mugak interesatzen zaizkit, orainaz haratago zerbait sortzeko beharra, izan ez dena baina existitzen dena eraikitzea, poesia esperimentatzea, bizitza paperean uztea.

AZALAko egonaldian liburuaren azken fasean lan egingo dut. Egunkariari amaiera emateko modu bat definitu nahian arrakasta handirik gabe hilabete batzuk eman ondoren, uste dut beharrezkoa dela gune bat aurkitzea nire arreta osoa proiektu honetan jarri ahal izateko, eta behin bukatuta eta editatuta, eskaintzen dituen aukerak baloratzeko.

Laura Soto Sobejano (1989, Murtzia), Arte Ederretan lizentziaduna da (Euskal Herriko Unibertsitatea), han amaitu zituen ikasketak 2013an. Fakultate horretan bertan egin zuen ZERAF (Zeramika; artea eta funtzioa) Masterra. Arte plastikoetan trebatu bada ere, 2014az geroztik bere ibilbide profesionala lotuta dago poesia idatziarekin nahiz ahozkoarekin. Laura Sam ezizenaz ezaguna da, bere testuak errezitaldietan eta lehiaketetan aurkezten hasten da, bertako panoraman leku txiki bat egiten du eta gero nazioarteko eta Estatu mailako jaialdietara iristen da. 2014. urtean Spoken Word Bilbao sortu eta koordinatzen du, Ahozko Poesiaren eta Arte Bizien Jaialdia, estatu osoko idazleak biltzen dituena. 2017az geroztik, Bilboko Arte Ederren Museoarekin kolaboratzen du artista gisa; han, poesia idazmenaren tailerrak ematen ditu. Bi liburu argitaratu ditu: Incendiaria (Arrebato Libros) eta Géiser (Ya lo dijo Casimiro Parker). Egun, bere lehen proiektu musikala prestatzen ari da, We Are Standard taldeko Juan Escribano gitarra-jole ohiarekin batera, Oso Polita diskoetxean.

kANALA