El resto

Fernando Gandasegi eta Marc Vivesen sorkuntza eta ikerketa egoitza
azaroaren 18tik 28 arte
Egoitzak - Leiho bat

Leiho bat: AZALAren berezko zalaparta.

El Resto, performatibitate berriei buruzko ikerketa bat da, eta, orain arte, fase desberdinak izan ditu. Proiektu honek egonaldiak izan ditu honako gune hauetan: La Caldera (Bartzelona), Malavoadora (Oporto), L’Estruch (Sabadell). Hainbat formatutan aurkeztua izan da honako toki hauetan: Castellongo Arte Garaikidearen Espazioan, eta Capella de Sant Roc (Valls) espazioan. El resto lan metodologia ere bada, eta honako partaide hauek izan ditu: Marc Vives, Sandra Gomez, Oscar Cornago, Kike Garcia, Javier Cruz, Elia Bagó edota Alex Solé. Lanaren abiapuntua honako hau da: edozein gertaerak, keinuak edota afektuak hondar edota zantzu bat uzten dute, haietatik eratorritako beste gertaera batzuk jazo daitezen. Labur esanda, Arte Bizi garaikideetan sortutako obra eszenikoaren kontzeptua bera birkonfiguratzetik abiatzen gara, performatibitatearen 0 mailara atzera berriro itzultzeko. Hain zuzen, antzerkia edo teatro hitza, grekerako theatron hitzetik dator, eta, hara zer eta “begiratzeko tokia” esan nahi du. Estrategia kanporatzaileak ikertzen ditugu, performatibitatearen nozioa zabalduz, hau da, “jarduten denarena”, nolabait esan eta “des-egiten egiten” arituko gara. ‘Destituir’, latinezko destituere hitzetik dator, eta esan nahi du “zutik jarri aparte, eraiki bakanki, utzi, baztertu, abandonatu”. “Obra” batean “antzezten” dena eteteko eta bertan behera uzteko moduak lantzen ditugu, (beste) gauza batzuk gertatzen has daitezen. “Antzeztuko” edota “antzeztera” eramango gaituzten hainbat egoera sortzea. Brian Massumi-ren hitzetan: “Egoerak zu harrapatzea (gertaera den aldetik), ez zuk hura harrapatzea”.

Beste antzoki posible batzuk bilatzen ari gara, Hèlené Cixous-en begiradaren eraginpean begiratzeko beste leku batzuk, “urrunduz agertzen dena, erretiratuz agerian geratzen dena”, hain zuzen. Cixousek deritzon “ikusi gabea” sortzea, iragana eta etorkizuna uztartzen dituen ekintza, iraganean ukatua izan den ikuspegia etorkizunera jartzen denean, ikusi ahal izateko ezintasunera, egiteko nahiari lotua. Sasoi honetan “zenbat eta gehiago begiratu, orduan eta gutxiago gara” (Debord), gure ikusle izaerak harrapatzen gaitu “inork jolastu ez eta denek begiratzen duten jolas batean” (Kristeva), irudiak sortu eta kontsumitu etengabe egiten dugun garaia honetan, geure egiten dugu Marina Garces-en honako galdera hau: Posible al da gaur egun ikusmenaren, ikuspegiaren eta begiradaren aldarrikapena proposatzea? Pentsa al daiteke, ez hainbeste ber-bideratzeaz, baizik eta hura askatzeaz? Ikusmena askatzeak ekarri beharko luke begiak berriro gorputzean erortzen uztea. Nola aldatuko lirateke orduan ikusgaiaren eta ikusezinaren lurraldeak? Norainoko eragina izango luke gure ikusle izatearengan?”. Metodologia honen bidez erakusketarako aukerak eta performazio aukerak ikertzen ditugu, “begi biluzia” ikusi ahal izateko, ikuspena deia gisara, irekidura edota aurreratze frogaezin modura praktikatuz, alegia ikusgarritasun hoberik nahi ez eta esperientzia lauso batera gonbidatzen gaituena, non ikuspena ikusgaiaren eta ikusezinaren arteko ezegonkortasunerako pasarte bihurtzen den.

Agerpenak, desagerpenak, inbokazioak eta ilusioak, horien gainean ikertzen jarraituko dugu orain AZALAn Marc Vivesekin, El resto lanaren zehaztapena 2021ean zehar egiteko.

Fernando Gandasegui arte bizi eta bisualetako artista, komisarioa, ikerlaria eta pedagogoa da. LAYdramaturgia kolektiboko eta Teatro Pradillo-ko zuzendaritza-taldeko kide izan da. Gaur egun zuzendarikidea Teatron komunitatean. Egonaldiak egin izan ditu honako arte-espazioetan: CA2M, La Casa Encendida, La Caldera, Malavoadora edota L’Estruch. Mataderoko Sortzaileen Artxiboan aurki daiteke ere bere lana, eta Artium, Pols, EACC, Festival TNT, La Poderosa, PHotoEspaña, Festival Sâlmon, CentroCentro, La Casa Encendida edo Intermediae espazioetan aurkeztu da. Mataderoko Uda Plazetan Komisario lanak egin ditu, baita egonaldiak eta programa pedagogikoak Boliviako La Paz hiriko Espainiako Kultur Zentroan ere. El lugar sin límites edota ¿Qué puede un cuerpo? bezalako festibaletan komunikazio-zuzendaria izan da. Kritika eta ikerketa lanak argitaratzen ditu Querer parecer noche bezalako aldizkarietan, eta, gaur egun, Conde Duque-k zuzentzen dituen programetan. Tailerrak eman ditu hainbat erakundeetan, hala nola, Injuve-n edota Pedagogías Invisibles izenekoan. Egun Bar Yola koordinatzen du Javier Cruzezkin batera, Granerren, hain zuzen ere udazken honetan bertan Bruselako Kaaitheater-era bidaiatuko duen pedagogia eta arte biziei buruzko plataforman.

Marc Vives Muñoz, berriz, arte bisualetan eta zuzeneko arteetan, eremu horretan dabil. Bere jarduera artistikoa pedagogiarekin uztartzen du, eta hainbat proiektu independente abiatu ditu, hala nola, GRAF.cat, YProductions, Hamaca eta Por La Vena, eta erakundeei lotutako bete hainbat ere, esaterako, Nauestruch egoitzarekin. Bere interes artistikoa, nagusiki, ekoizpen eta praktika artistikoarekin lotuta dauden gaietan oinarritzen da, askotan erdigunetik at eta eguneroko bizitzari dagozkion egiturak itzuliz, hain zuzen ahotsa eta gorputza erabiltzen dituzten performancetan, eta ikuslegoarekin topaketa material intimoak sortuz. Honako erakusketa hauetan antzeztu eta parte hartu du: MACBA, MNCARS, MUSAC, Tabakalera, Mercat de les Flors, etHALL, CentroCentro, LaCasaEncendida, CA2M, EACC, Caixaforum, Antic Teatre eta La Capella, guztiak ere Espainian, baina baita honako arte zentroetan ere: RedCat, Los Angeles; Rogaland Kunstsenter, Stavanger; CCEMX, Mexico, besteak beste.