Dobrez

Sabela Mendozaren inbestigazio egonaldia
abuztuaren 15etik irailaren 4ra
Egoitzak - Mikorrizak

Mikorrizak: Onddo eta sustraien arteko erlazio sinbiotikoaren izena erabiltzen duen programa honen bidez, AZALAk beste egitura lagun batzuk hartzen ditu beraien programen zati bat gure espazioan gara dezaten

Egoitza hau Tapete común programaren barruan kokatzen da. Azala, EiMa (María de la Salut, Mallorca), Casa Vella (Amiadoso, Ourense  eta L ‘animal a l’ esquenaren (Celrá, Girona) arteko lankidetza-programa honen helburua  lurraledko sortzaileei laguntza ematea dela, lan-espazioa, ostatua eta beren lan-prozesuei laguntza artistikoa eskainiz.

Toles Dobrez tolesteari buruzko performance bat da, eta ikerketa artistiko bat ere bai, gordetzeko, pilatzeko, biltzeko keinuari buruzko ikerketa hain zuzen ere.

Tolesdurak daude tolestura horiek sortzen dituen keinu bat badagoelako (keinu deformatzailea, edo sortzailea, ikuspuntuaren arabera); gauzak moldatzen dituzte beste forma bat emanez haiei, tolestuz. Estaldura ahalbidetzen dute, ikusmenaren isiltasuna. Mugikorrak eta bideratzaileak dira: tolesdura batetik plano berriak sortzen dira. Tolesturaren ondotik agertzen den bilgarriak gauzak hurbiltzen ditu: ehun edo paper batez estalitako objektu edo gorputzek, adibidez, antzekotasuna hartzen dute. Baina bildukiak beti uzten du begiesten pareko azaleraren atzean ezkutatzen den aldea: bilgarri bat behatuz gero, azpian dagoena begiesten da, gonbidapen bat da arakatzera, irudikatzera, kuxkuxeatzera. Erdi ezkutaturik dagoenaren tentsio hori transmititzen du: jakin nahia eta, aldi berean, misterioa mantendu nahia. Puntu horretan, gorputzen eta objektuen arteko harremana berritu egin daiteke. Behaketa hauek nire gorputzean pentsatzera naramate, estaldura den larruazalean, bere tolestura naturaletan, eta era askotara tolesteko aukera ematen digun dantzaren entrenamenduan. Eta objektuek, bitarteko direnean, gorputzera eta memoriara zabaldu dezaketen inspirazioan, eta alderantziz.

2022an, hainbat sorkuntza-egoitzatatik igaro zen ‘Dobrez’, Galizian izan zen, Lugoko MIHL Museoan eta Amiadoso-ko A Casa Vella-n, eta dantza-performance bat izan zen horren emaitza, ekoizpenak A Coruñako Concelloren laguntza izan zuen, eta 2023an ekin zion aurkezpen-ibilbideari. Azala-ko ikerketa-egoitza aukera bat da ‘Dobrez’en ernamuinean dauden gorputz- eta mugimendu-praktikei lotutako idazketa-prozesu bat gauzatzeko, zaintzatik, arretatik eta bat-bateko xehetasunetik hurbil. Helburua da oharrak, ideiak, kontzeptuak, irudiak, objektuak, erreferentziak… berreskuratzea eta berrikustea, eta ikerketa artistikoa zabaltzea, forma idatzizko bat edo bat baino gehiago emateko. Mahai gaineko lana eta gorputzaren bidezko lana, biak konbinatuz aldi berean: ‘Dobrez’ -en gorputzaren kalitateak eta egoteko moduak berraktibatuz, gorputzaren praktikatik idazketara pasatzeko, eta alderantziz.

Sabela Mendoza Fernandez. (Compostelako Santiago, 1984). Ikertzailea, sortzailea eta kultura-kudeatzaile independentea, dantzan eta arte performatiboetan espezializatua. ‘Escena plural’ bitartekaritza-proiektuaren arduraduna eta ‘De corpos presentes’ arte performatibo garaikideetarako plataforma galiziarraren sortzailea. Javier Martín koreografoarekin kolaboratzen du produkzio lanetan zein laguntza artistikoan. Dantzari buruz idazten eta hitz egiten du hainbat hedabide eta argitalpenetan, eta Emprendo Danza elkarteko presidenteordea da. Besteak beste, Hablar en Arte, Teatro Pradillo, Colectivo RPM, Consultarte, Residencia de Estudiantes, TenerifeLAV, Proxecta edo Curtocircuito IFF elkarteetan aritu izan da. Zuzenbide lizentziaduna (UVigo), Kultur Kudeaketako masterra (UC3M) eta Praktika Eszeniko eta Kultura Bisualean masterra (UCLM). Dantza eta mugimenduko arteetan trebatua, 2016an ‘El público está aquí’ performancea estreinatu zuen, Estraperlo etxeak liburu formatuan argitaratua. 2020an ‘Dedicatoria’ aurkeztu zuen, Nieves Neira poetarekin elkarlanean egindako performance iraunkorra.

Sabela Mendoza