Dirdira Lab

Ikus-entzunezko laborategi esperimentala

2022 - 2023

Tailerrak - Mikorrizak

Mikorrizak: onddo eta sustraien arteko erlazio sinbiotikoaren izena erabiltzen duen programa honen bidez, AZALAk beste egitura lagun batzuk hartzen ditu beraien programen zati bat gure espazioan gara dezaten.

Dirdira Lab  Apellaniz&deSosa k ekoiztutako laborategia da

Dirdira Lab zinemagileentzako prestakuntza integraleko proiektu bat da, izaera artistiko eta esperimentaleko ikus-entzunezko lanen ikerketa, idazketa, proiektuen aurkezpena, finantzaketaren bilaketa, posprodukzioa, banaketa eta erakusketa ahalbidetzeko. Laborategia Espainiako Estatuan bizi diren zinegile eta ekoizleei zuzenduta dago. Egonaldi hau, Azalan garatzen da, Arabako kokagune natural batean dagoen sorkuntza garaikideko espazioan. Tailerren, tutoretza pertsonalizatuen eta one-to-oneaholkularitzen bidez, zinemagileak eta artistak batera bizi diren foro bat sustatzen da, non esperientzia partekatuak eta komunitarioak jakintzak trukatzen laguntzen duen, belaunaldien arteko espazio horizontal batean.

Apellaniz&deSosa ekoitzia, laborategi honek deialdi bakoitzean, bere lehen edo bigarren filma egiten ari diren zinemagileek zuzendutako 6 proiektu hautatuko ditu. Hauek murgiltzeko proposamen metodologiko erakargarri bat izango dute eskura, nazioarteko abangoardiarekin zubiak izango dituena, eta hasierako urratsetatik ikus-entzunezko eta sormenezko sektorean izen handia duten profesionalen laguntza izango duena. Dirdira Lab programaren edizio bakoitzak aurrez aurreko bi topaketa izango ditu.

Lehenengo deialdia 2022ko azaroaren 28tik abenduaren 2ra izango da, eta bigarrena 2023ko otsailaren 27tik martxoaren 5era (bi egonaldien artean prestakuntzak modu ez-presentzialean jarraituko du). Interesa duten pertsonek,  laborategiaren webgunean Dirdira Lab eskuragarri dauden oinarrietan zehazten den dokumentazioa bidali beharko dute info@dirdiralab.com helbide elektronikora, 2022ko abuztuaren 2tik irailaren 15era bitartean.

Dirdira Lab 01 Oinarriak