Diario rural

Luciana Croattoren sorkuntza egonaldia
martxoaren 27tik apirilaren 14ra
Egoitzak - Mikorrizak

Mikorrizak: Onddo eta sustraien arteko erlazio sinbiotikoaren izena erabiltzen duen programa honen bidez, AZALAk beste egitura lagun batzuk hartzen ditu beraien programen zati bat gure espazioan gara dezaten.

Diario Rural (behin-behineko izenburua) ohar eta ikus-entzunezko erregistro xinple baten bilduma da, 2020. urtetik gaurdaino dantzari profesional batek egina, pandemiaren ondoren, Madrilen bizitzeari utzi eta ikerketa lan artistiko baten bueltan Espainia barrenera tokiz aldatzeko erabakia hartu eta gero.

Erreferente bezala Susan Fenimore Cooper idazlearen Diario Rural lana du, eta dantzariak urtaroek markatzen dituzten gertaera txikiak kontatzen ditu, 2022ko uztailaren 27an hasita, horrela harremana estutuz bere praktika artistikoarekin. Merkatuak ezarritako sorkuntza-epeekiko aldaketa, landagunean bertan eguneroko bizimodua herritarrekin eta haien istorioekin, ikasiko dituen lan egiteko moduak, naturarekin eta landare eta animalia desberdinekin erlazioa, paisaia, dantzari-gorputzean ageri zaizkion fisikotasun berriak; kontenplazioaren besoetan sortutako galdera berriak, bere burua zalantzan jartzea, gizonezkoen mundu batean emakume/artista gisa ari dela bere burua arretaz aztertzea eta bertako biztanle egitea… Esperientzia eta sentsazio horiek lotzen eta korapilatzen dira haurtzaroko oroitzapenekin, herri txikiko eta bertako hainbat bizilagunen utopiekin ete bere utopiarekin, herritik igarotzen diren bidaiariekin eta bisitariekin izandako topaketa eta solasaldiekin, exotismoa, kolonizazioa bezalako kontzeptuekin. Eta hirira egindako bidaiekin…

Testuak egunez egun sortzen doaz, eta haien edizioan lankidetzan ari naiz Ulises Vargas-ekin. Ikus-entzunezkoen alorrean, berriz, Samuel Retortillo-ren laguntzarekin.

Diario Rural idazteko eta bizitzeko prozesu betean murgilduta nago, eta prozesu horren amaiera-edo, 2023ko ekainaren 20rako aurreikusita dago. Azalan egingo dudan egonaldia oso garrantzitsua izango da idatzitakoa berrikusi ahal izateko (honezkero 12 hilabetetik 8 egin ditut) eta lan eszenikoa abiatzeko eta forma hartzen hasi diren lehen soinu zirriborroak eta bakarrizketa sortzeko.

Horrekin batera, abian jarri dut proposamen eszeniko bat ere, Constelación 11 izenburua jarri diot proposamenari. Duela hiru urte herrixka batean bizi naizenetik, autoerretratu moduko bat izan nahi du edota bio-koreo-grafia moduko bat. Herrixka ia biztanlerik gabe geratzen ari den herrixka bat da, hiriguneetatik urrun eta merkatuari, neoliberalismoaren garai zoro honi eta ingurumena babesteko, zuhaitzetatik, basoetatik eta naturatik hurbil bizitzeko, ikertzeko eta sortzeko bizi-beharraren erronkari aurre eginez jarrera kritiko batetik. Horrela aldarrikatzen duguna da, artista guztiak gure planetak duen ingurumenen arazoan zuzenean inplikatzea eta egotea.

Bestalde, egiteko premia, existitzeko premia eta zerbait izatera iristeko premia bera ere zalantzan jartzen dut. Zer izateko zehazki? Ongizate-estatuak diseinatu eta inposatutako ideia inmaterial baten isla? Dantzari/koreografo arrakastatsua? Erosotasun-eremutik ateratzen saiatzen ari den beste norbait? Edo itzulera etengabe bat?…

…”nire izena Luciana Croatto da eta 60 minutu ditugu”…

Ikerketa prozesu betean murgilduta nago, eta prozesu horretan obrarako atmosfera egokia sortzen ari naiz Hedra Rockenbach artistaren laguntzarekin (herrixkan jasotako soinu-artxiboak abiapuntu hartuta). Atmosfera egokia sortu nahi baldin badugu, asmatu behar dugu hortik barruan ditudan paisaiak erakusten edo, behintzat, naturak uzten didana.

Luciana Croatto. Antzezlea eta Koreografoa. Buenos Aireseko Colon Antzokiko eskolan eta Lausanako Rudra Bejart eskolan jaso du formakuntza. Praktika eszenikoari eta kultura bisualari buruzko masterra Sofia Erregina Museoan eta Gaztela-Mantxako Unibertsitatean. 2002tik da dantzari profesionala, eta sortzaile anitzekin lan egin du, hala nola, Maurice Bejart, Jerome Bel, Itzi Galili, Antonio Ruz, Henrique Rodabalho, David Brum, Billy Cowie, eta abar. Dantza-gala entzutetsuetan parte hartu du eta sari ugari jaso ditu, esate baterako, UNESCOren Artearen alorreko Bikaintasun Saria.  Artistas Inflamables konpainiaren sortzaile-kidea da 2015tik, Miguel Borgesekin eta Samuel Retortillorekin batera, eta honako obra hauek sortu ditu: Archipiélago, Pointer, No se si llamar a mi madre o tirar una bomba, Androgine mon amour, The loser king, Goldfish, eta Tentativas de convertirse en árbol. Errioxako Lan-eremuko Koreografia Zentroaren eta arte-bizien eta inguruneari buruzko Margen Jaialdiaren zuzendari-kidea da, baita Zine, dantza eta espresiobide berrietarako FIVER plataformaren zuzendari-kidea ere.