Desiera erreala

3. aldia. Pablo Marteren
ikerketa egoitza

martxoa 14tik 31ra
Egoitzak - Topo

Lurpeko animalia izenarekin, bi urtetan zehar eta hurbileko laguntza batekin AZALAk hiru artista edoeta ikertzaileri ematen dien ikerketa beka programa da Topo.

2020-2021 biurtekoan zehar, Isabel de Naverán, Pablo Marte eta Karlos Matínez B. artistekin ari gara zuloz, galeriaz, eta tunelez zeharkatutako lurazpiko azaletan topatzen.

Bizitza eta idazteko ariketa, biak egokitu egiten dira euren arteko urruntasun klasikoetan. Batzuek diote: gaizki begiratzen diote elkarri. Eta beste batzuek: ez ba, elkarri begiratu ere ez diote egiten. Ez litzateke bizi beharko idazteko, baina ezin da idatzi bizi gabe, eta soilik bizitutakoak merezi du idatzia izateak. Harreman bitxia da, bere toles paradigmatikoa memorian aurkitzen duen harremana hain zuzen. Memoria dantza bat da, harantz edo honantz mugitzea aski du zehaztugabetasun komun bat sortzeko, eta hor murgilduko dira kontakizun guztiak. Horrek, baina, printzipio kontraesankorra ezartzen du: kontakizun baten sorburua gehiago dago ahaztu egiten den horretan, irauten duen horretan baino. Kontakizuna eta bizitza estaltzea ere bada etengabeko dantzaren ezintasuna. Idazteko gelditu beharra dago (dantza egiteaz edo beste edozer egiteaz). Idazterakoan, bizitza gelditu egiten da, ia alde egiten digu modu berezian –nigandik bananduko balitz bezala da. Bada, zatiketa horrek izutu egiten nau. Eta horixe da, hain zuzen ere, buruan bueltaka darabilkidana.

Nola hautsi konpartimentu estanko horiek. Gelditu eta banandu (tokian beste toki bat hartzen duen zerbait bezala). Eta mugitu eta irauli (hautsak errotzen duena bezala, jan egiten du, ezkutatu egiten du, hautsetan babestu, bizi egiten du, bere baitara itzuli egiten da, hautsa bihurtu, bota). Bada biek, zirrikitu batean, txikienean eta zirraragarrienean astintzen digute, suzko kristal bat, dilin egiten duen ura bihotzean lautea nola, irribarre bat ahots baten epelera, maitalearen ilusioa eta sahiestea, argi-azulejoa, eta – benetako desioa – handiena.

Pablo Marte (Cadiz, 1975). Artista, ikertzailea eta idazlea. Egun, praktika sintomatikoa eta testuartekoa garatzen ari da. Bertan biografia, anekdotikoa, ustekabekoa, bizipenen kontakizuna, eta abar, horien guztien elementuak, eta alegiazkotasunaren, irrealtasunaren edo sinestezinaren parte diren elementuak ere, egitura plurinarratiboetan elkartzen dira, lirika [des]candentea-ak gidari dituztela. C3A (Kordoba), O cineclube (Konpostelako Santiagon), HANGAR (Lisboa), Azkuna Zentroa (Bilbo), Tabakalera (Donostia), Kadist Art Foundation (Paris), Artium (Gasteiz), etab.