Gaur eta orain

Topaketak: egoitza artistikoak sustatzeko azpiegiturak eta lan-prozesuak
uztailak 17tik 20ra

# Idensitat
# La Escocesa
# hablarenarte

Tailerrak - Mikorrizak

Micorrizas: mediante este programa que utiliza el nombre de la relación simbiótica entre hongos y raíces, Azala colabora con otras estructuras amigas.

Egoitza artistiko batean, nork hartzen du parte? “Gogoetarako eta murgiltze lanerako” den testuinguru horretan, zer da benetan gertatzen dena? Egoitza-programa horietan, nork hartu dezake parte? Parte hartu ahal izateko, zeintzuk dira mugak? Muga horiei erantzunez, nola egin ditzakegu benetan inklusiboak izango diren programak? Azken urteotan partekatzen eta eztabaidatzen ari garen teoria guztiak praktikan jartzeko, zer baldintza behar dira? Eta, azkenik, nork laguntzen gaitu programa horien atzean gauden pertsonoi, eta zer-nolako lan-baldintzak proposatzen ditugu lana behar bezala egiteko?

Horra galdera eta kezka batzuk gaur eta orain elkartzera bultzatu gaituztenak. Jarduera eta hausnarketa horiek abiapuntu hartuta, bi dira hasteko egingo ditugun topaketak, artistak, ikerlariak eta kultura-eragileak gonbidatuko ditugu gurekin egon eta gurekin batera pentsatzera (kideko garen hiru erakundeak) eta etorkizun hurbilean gertatuko denari edo egingo denari buruz hitz egitera eta horri guztiari forma ematera. Izan ere, egoitzak bihurtu dira sarbide-erritu modukoak, esperientzia iniziatikoak ia-ia, bihurtu dira artisten profesionalizaziorako ia ezinbesteko baldintza. Kontzeptualizaziotik hasiko gara eta laguntzaile paperetik abiatu, orain unea delako azpiegitura irisgarriak, jasangarriak eta politikoki aktiboak izan daitezen nola lan egin dezakegun galdetzeko, non eta hemen gizartean eta ingurumenaren aldetik konplexutasun ikaragarriko testuinguru honen aurrean hain zuzen ere.

Topaketen helburua da gonbidatutako pertsona guztien artean elkarri entzuteko espazioak, afektuzko-loturak eta laguntza-guneak sortzea, eta (bir)pentsatzea egoitzen funtzionamenduari buruz, eta beste modu batzuk lantzea haiek funtzionarazteko (kudeaketa mailan, zaintza, bizikidetza eta ikerketa mailan). Hausnarketa eta prozesu horietatik testuak edo bestelako dokumentuak sortuko dira, esperientziak, zalantzak, jardunbide egokiak eta abar partekatzeko balioko dutenak, gai honi buruzko bibliografia berrikusiz edota zabalduz. Helburua ez da soilik zeharkako ezagutza sortzea, praktikan jartzea baizik, eta baita transformazio-prozesu horien jarraipena egitea ere.

Honako hiru erakunderen arteko lankidetza-proiektua da:

La Escocesa egoitza artistikoak eskaintzen dituen gunea ez ezik, arte garaikidearen ekoizpenerako zentroa ere da. Kudeaketaz modu kolektiboan arduratzen da, artisten elkarte baten bidez, eta hamarkada bi baino gehiago dira zeregin horretan. Artisten eta kultura-eragileen beharrei erantzuten saiatzen gara, haien ibilbidearen fase guztietan, eta artista egoiliarrentzat sortutako 25 estudio eta tailerrak eskaintzen ditugu, ekitaldiak, deialdi irekiak eta prestakuntza jasotzen dituen doako programa publiko batekin batera.

hablarenarte proiektuen plataforma independentea da, eta kultur sorkuntza garaikidea hedatzen eta sustatzen laguntzea du helburu. Proiektuak kultur eragileekin elkarlanean garatzen ditu, proposamenak babesteko eta laguntzeko interesa duten erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan. Planta Alta izeneko espazioa du, egoitzetarako toki berri bat Madrilen, hainbat ikerketa programa garatzen dira bertan, arteari eta haren gaitasun sendagarriari buruz.

Idensitat lurraldean nola eragin bilatzen duen arte-proiektua da. Bere helburua da lurraldearen espazio-, denbora- eta gizarte-dimentsioetan eragitea, sormen-prozesuen bidez. Espazio eta testuinguru desberdinetan hedatzen diren beste proiektu, ekintza edo esku-hartze batzuk hartzeko sistema gisa egituratzen da. Ikerketa, ekoizpena, kudeaketa, hezkuntza eta komunikazioa uztartzen dituzten jarduerak gauzatzeko laguntza-estrategiak sustatzen ditu.