Dantzan Bilaka

ekainaren 12tik 18ra
Tailerrak - Mikorrizak

Mikorrizak: onddo eta sustraien arteko erlazio sinbiotikoaren izena erabiltzen duen programa honen bidez, AZALAk beste egitura lagun batzuk hartzen ditu beraien programen zati bat gure espazioan gara dezaten.

A.D.D.E -rekin elkarlanean

Abuztuaren 30ean Dantzan Bilaka 2023 programako parte-hartzaileak hautatzeko deialdia argitaratuko dugu. Deialdia abuztuaren 30etik irailaren 30era egongo da zabalik.

Dantzan Bilaka sorkuntza koreografikoaren esparruan ardura eta profesionaltasun-bokazioa duten pertsonei zuzendutako programa da. Sortzaile gisa hasierako fasean dauden pertsonei soilik.

Hautatutako pertsonei ematen zaien diru-laguntza programako jardueretan parte hartzeko zuzenduta dago eta horietan parte hartzea derrigorrezkoa da: sorkuntza-prozesuen laguntza artistikoen mentoriak; tailer eta egoitza artistikoak, eta garatutako prozesuak publikoki irekitzeko jardunaldiak (urtarriletik urrira) .

Bizkaiako lurralde historikoan egingo den edizio honetan Azkuna Zentroa izango da programa hartuko duen gunea, prozesuak erakusteko espazio gisa, eta tailerren eta egonaldien lehen eta hirugarren aldiak ere bertan egingo dira. Gainera, Azala, kreazio espazioarekin lankidetzan jarraituko dugu egoitzen bigarren aldirako.

DANTZAN BILAKA