Dantzan Bilaka

Dantzan Bilaka 22 komunitatearen sorkuntza laborategia
ekainaren 9tik 13ra
Tailerrak - Mikorrizak

Mikorrizak: onddo eta sustraien arteko erlazio sinbiotikoaren izena erabiltzen duen programa honen bidez, AZALAk beste egitura lagun batzuk hartzen ditu beraien programen zati bat gure espazioan gara dezaten.

A.D.D.E -rekin elkarlanean

Dantzan Bilaka prozesu artistikoei laguntzeko programa da, Sorkuntza koreografikoaren arloan ardura eta profesionaltasun-bokazioa duten eta aldez aurretik deialdi bidez aukeratuak izan diren pertsonentzat.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatua eta ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteakkoordinatua.

Dantzan Bilakan lengoaien eta ideien aniztasuna bultzatuz, esperientziak eta koreografia sorkuntza prozesuak partekatu ahal daitezkeen eta elkarrizketarako irekia izango den lan eremu bat eskaini nahi da. Horretarako, prozesuak partekatzeko eta euskal sortzaile berrien komunitatearentzako topaketa bat sortzeko aukera emango duten hainbat jardueraz osatutako programa bat eratzen da.

Edizio honetan Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa izango da programa hartuko duen gunea. Otsailean bertan burutu zen lehen lan astea, egoitza artistikoak egiteaz gain, sortzaileek edizioko lehen tailerrean parte-hartu zuten, Ion Munduatek gidatutako tailerra. Gainera, Ibon Salvador eta Maia Villot, batzorde artistikoaren tutoretza saioak izan zituzten.

Era berean, Tabakalera izango da programa azken fasean hartuko duen espazioa, non prozesu koreografikoak jendaurrean aurkeztuko diren.

Azala bigarren urtez Dantzan Bilakaren kolaboratzaile gunea da, programa osatzen duten egoitzen bigarren aldia artikulatzeko funtsezko ardatzetako bat bezala sendotuz. Izan ere, koprodukziokoak eta ezaugarri logistikoak, ekosistema egokia sortzen dute prozesu artistikoen une hori garatzeko.

2022ko ekainaren 13tik 19ra, Azalak koreografia sorkuntzako tailer bat, mentoring artistikoak eta entsegu eta trukerako guneak hartuko ditu programako zazpi proiektu bekadunentzat.

Ekaineko aste horretan zehar, Azalan egoitza-aldi horiek indartzen jarraituko dugu, sorkuntza artistikoa ahalmentzen duen testuinguru bat sortzeko asmoz; hiru alderdi hauen inguruan arituz:

  • Tailer-laborategiak sormen-prozesuaren etapa desberdinak aktibatzen dituzte eta, aldi berean, parte-hartzaileen arteko gurutzaketak ahalbidetzen.
  • Dantzan Bilakaren batzorde artistikoak programan zehar partaide bakoitzari aldizka egiten dituen Mentoring edo laguntza artistikoak.
  • Entsegurako espazioak eta parte-hartzaileen artean esperientziak trukatzeko uneak.

Azalarekin elkarlanean aritzeak pozez betetzen gaitu jakin badakigulako leku eta giro ezin hobea dela Tabakaleran hasitako esperientziari jarraipena emateko.

Dantzagunea eta Lekuona Fabrika espazio kolaboratzaile eta konplizeak izango dira, eta 2022ko programaren azken fasean Errenteriako egoitza-aldia hartuko dute.

ADDE, Dantzan Bilaka, Azala, Tabakalera, Gipuzkoako Foru Aldundia, Dantzagunea, Lekuona Fabrika, Eusko Jaurlaritza (Kultura eta Hizkuntza politika saila).