Corpus

Sota la pell konpainiaren sorkuntza egonaldia
azaroaren 6tik 17ra
Egoitzak - Mikorrizak

Mikorrizak: Onddo eta sustraien arteko erlazio sinbiotikoaren izena erabiltzen duen programa honen bidez, AZALAk beste egitura lagun batzuk hartzen ditu beraien programen zati bat gure espazioan gara dezaten

Egoitza hau Tapete común programaren barruan kokatzen da. Azala, EiMa (María de la Salut, Mallorca), Casa Vella (Amiadoso, Ourense  eta L ‘animal a l’ esquenaren (Celrá, Girona) arteko lankidetza-programa honen helburua  lurraledko sortzaileei laguntza ematea dela, lan-espazioa, ostatua eta beren lan-prozesuei laguntza artistikoa eskainiz.

Corpus ukimenaren, ikusmen ezaren eta pertzepzio haptikoaren inguruko ikerketa-prozesu kolektibo batetik abiatzen da, gorputza, bestea eta mundua hautemateko modu berriak estimulatzeko modu gisa. Inprobisazioa, estimulazioa eta sentimenen sentsibilizazio ariketen bidez (kontaezinak eta elkarren artean teilakatuak hemen), gorputz erlazionala arakatzen dugu –aldi berean sortua eta sortzailea baita, aktiboa eta pasiboa, ukitzailea eta ukitua–. Asmoa da ezagutza integrala garatzea, gorputzaren esperientzia zuzenean eta subjektiboan oinarrituta, mugimenduan dauden gorputz sentikorren komunitate bat sortzeko aukera sortuz, eta hor erlaziotasuna identitatearen gainetik jarriz.

 

Praktika horren bidez hautematen dugu, hain zuzen ere, ukimenari datxekion harreman-kalitateak eta denborazko kalitateak ahalbidetzen dutela kontzepzioen deslurraldetasuna, gorputzari buruz lehendik dauden kontzepzioena hain zuzen, izan kontzepzio horiek biologikoak, generokoak edota izan politikoak, eta lotu egiten gaituztela etengabe eboluzionatzen ari den denbora-espazioari, non gorputza gertaera bat bezala agertzen den, objektu isolagarri eta definigarri eta, beraz, kontrolagarri moduan baino, erasana eta eraikia bere harremanen bidez. Horrela, ukimena, ikusmen eza eta pertzepzio haptikoa gailu bihurtzen dira eta beste modu batera lotzen dira lurraldearekin eta beste gorputz batzuekin, gizakiekin nahiz gizaki ez direnekin. Horrela, barneko eta kanpoko paisaien, memoriaren eta desioaren arteko harreman ireki eta dinamikoak gure bilaketa sortzaile eta dramaturgikoaren berri eman eta hura eratzen du.

 

Hainbat laborategi, sartu-irten eta performanceren artean ibili ondoren, eta haien bidez gaia bi urtez ikertu eta gero, gorputzaren eta lurraldearen arteko harremanean sakontzen ari gara, miaketa hori ingurune irekietara eramanez, hirikoak zein landakoak izan. Prozesu honetan lortu dugun gorputzaren irekiera-egoerak espazioen memoria berreskuratzeko, eta espazio horien ahotsak eta berezko koreografiak entzuteko balio digu –eta hori guztia izango da gure hurrengo lanetako testuei eta sorkuntza performatiboei gehitu nahi diegun informazioa.

 

Sota la Pell Konpainia diziplina anitzeko artistek osatzen duten talde librea da. Artista horiek hainbat sormen-esparrutatik datoz, gorputza eta mugimendua ikertzeko grinak bultzatuta, ezagutza sortzeko modu gisa. Konpainiaren bihotza osatzen dute Fabiana Vinagre, Madril eta Mallorca artean bizi eta lan egiten duen artista transdiziplinar brasildarrak, Simon Malone performer eta itzultzaile anglo-mallorcarrak eta Myrto Charalampous koreografo eta ikerlari greziarrak, gaur egun Kopenhagen bizi dena, nahiz eta beste artista askorekin lan egiten duten ere, ikerketan laguntzeko eta ezagutza sortzeko prest haiek ere. Prozesu kolektiboetan lan egiten dute, jendeari irekitako laborategietatik abiatuta, banakako performance-jarduerak izan ohi dira, zentzumenen munduan sartzeko interesa duten parte-hartzaileekin, eta gaiari buruzko ponentzia/eztabaida saioak egiten dituzte. Corpus proiektua Sexualitate disidenteen Xplore Jaialdiaren bidez aukeratua izan da Bartzelonan eta Berlinen 2020an, eta ikerketa-egoitzak izan ditu Santanyi-ko Sa Talaian (2021eko apirila eta ekaina) eta EiMan Maria de la Salut-en (2021eko maiatza, 2022ko apirila eta urria). Proposamen hau bera aurkeztu da Menorcako SOMA –Dantza, Pentsamendu eta Ikerketa korporalaren VI. Biurteko Jardunaldian (2021eko uztaila eta abuztua) eta Santanyiko San Illo Jaialdian (2021eko iraila) ere. 2023an, PalmaDansa Jaialdiak aukeratu du proiektua, eta maiatzean aurkeztuko da, laborategi baten bidez eta espazio publikoan gauzatuko den ekintza baten bidez. 2021eko udaberriaz geroztik jaialdi eta egoitzetan egindako lanaz gain, Sota la Pellek hilero hainbat laborategi ireki ditu Son Cladera-ko Es Local Sorkuntza eta Ikerketa Gunean eta Palmako Olagarro Gunean.