Energia-komunitate bat maila lokalean, tokiz-toki, energia sortzeko, erabiltzeko eta kudeatzeko modua da, hainbat eragileren (herritarrak, tokiko administrazioa eta pymesak) lankidetzaren bidez. Horrela, besteak beste, energia-sistema deszentralizatu baten alde egiten dugu, energia modu eraginkorrago, justuago eta arduratsuagoan kudeatuz. Berrikuntza soziala izenburu eder horren barruan inskribatzen badira ere horrelako ekimenak, landa eremuaren antolatzeko moduetan tradizioz dauden kontzejuetatik eta partzuergoetatik abiatzen da.
Gaur egun, pertsonen, elkarteen, enpresen eta erakundeen arteko sareak ehuntzea, berriz ehuntzea beharrezkoa izan, bizi garen mundu “extraktibo” honetan erlazio hauek ere uztutzen doazelako.
Lasierrako herritar garen aldetik, trantsizio energetikoaren prozesuaren parte izan nahi dugu energia berriztagarriaren ekoizpenean eta kontsumoa bultzatuz. Lasierran 14 pertsona bizi gara, 5 etxe, 5 familia, hoietariko 3ren arbasoak aurreko bi belaunaldi ere hemen finkatuak ziren, beste bi familiak berriz lehen belaunaldia dugu hemen. Edonola 5 familiek ditugu modu desberdinetan, nezazaritza-turismoa-kuturaren ikuspegitik, landa eremuan kokatua gure bizimodua eta ekonomia. Fidel, Mari, Aitana, Anabel, Luis, Aitor, Xabi, Andoni, Pili, Aurora, Consuelo,Vanessa, Iñaki, Juan, Bini, Addish eta Idoia gara. Komunitate energetiko honetarako gainera Mendiharan ur patzuergoarekin batu gara, hala nola Azala, kreazio espazioarekin.
Mendiharan Patzuergoak inguruko 26 herrixken ur erabilera kudeatzen duen organo lokala da.
Entzuleak uler dezaketen sobirotasun edo burujabetza prozesu batez ari garela, oso garrantsitsuak direla herrietako errekurtsoen kudeaketa propioa baimentzen duten egitura hauek mantentzea eta indartzea. Deszentralizazioa, ardura eta burujabetza Mendiak, ura eta orain energia.
Konfinamenduan zehar denbora izan dugu. Denbora hartu dugu. Ez gara mugitu. Inoiz baino gehiago sentitu dugu landa eremuan bizitzearen zentzua, baita pribilegioa ere. Eta pribilegio hori ardura bilakatu dugu. Eta galdetu diogu gure buruari inoiz baino gehiago, egoera honetatik irtetzerakoan, edo zeharkatzerakoan zer gauzei BAI esango genieke. Eta Azalan adibidez, herria, ingurunea, energia, bizitza bizigarriago bat eraikitzen jarraitzea, gertutasunean, jarraitasunean, erabaki dugu. Lasierratarren artean topatzeko denbora izan dugu. Aurretik genezkarren inertziak gelditzeko denbora hartu dugu eta keinu berriak lantzeko denbora hartu dugu. Hoietariko bat adibidez kontzejoetara emakumeen parte hartzea bultzatzea izan da, gezurra badirudi ere, orainarte gizonak baino ez ziren batzen. Inertziaz eta komoditatez.
Obretarako dirulaguntzak irten ziren eta aurkeztu eta lortzen hasi. Dirulaguntzen deialdiak proiektu askoren erritmoak markatzen dute. Hori adibidez Azalan ondo ezagutzen dugu eta prozesu hori bultzatu dugu. Ondo atera zaigu eta eraikuntzaren kostea herritaren poltsikoari kopuri txikia aterako zaio. Jakin dakigi, bestela beste eszenatoki batean egongo ginatekela une honetan. Eraikuntzak ere hainbat urtetan amortizatzen badira ere eta Patzuergoa eta Azala moduan ere prest bagina ere dirua aurreratzeko…
Prozesuaren pausu batzuk partekatzen:
- Iberdrola agur eta ciao.
- Energi sorkuntza eta kontsumo kooperatiba topatzea. Jakin bagenekien energia berriztagarriekin lanean zegoen batekin lan egin nahi genuela. E+P Nafarrako kooperatiba.
- Ingurunea ikertu eta zein izan daitezkeen energi iturriak, energia lortzeko. Lasierraren kasuan eguzkia. Badira ere ur-saltoak, haizea…erabil dezaketenak. Kokapena ere ikertu zen, herriaren goiko partean.
- kontsumo estudioa egin eta zenbat plaka jarri behar
- Nola egin eraikuntza, sinplea bada ere
- Aldi berean kontzejuak egin prozesua azaltzeko eta adostasuna lortzeko. Besteak beste denak energi kontsumo kooperatiba berdinera gehitu behar gara. Aldaketa egin. Beti kostatzen da. ALDAKETA, nahiz eta jakinda Iberdrola mafia dela. 30% jaisten da.
- Figura juridikoa, e+p kooperatibaren barruan kooperatiba komunitate bat gara. Estatutoak egin
- Adostu gastu portzentaiak, salmentareran prezioa, zer portzentaia geratzen da “giza helburuetarako”, “herriaren hobekuntzarako”…
- Iberdrolaren baimenenak itxaron kontadorren jabetzaren aldaketarako
- Herriaren hobekuntza prozesu honetan jarraitu.Herri kohesioa sustatu.
Helburuak, energiaren ikuspuntutik:
- Aurrezpen elektrikoa eta iturri berriztagarrietatik datorren kontsumo elektrikoa, komunitatean autokontsumo partekatua barne eta horren alde eginez.
- Energiaren kontsumoa murriztu.
- Sobirotasuna
- 500 metrotara, makina bakarra egoteko. Kontadore zentrala
- Ur patzuergoaren ur bonba , ura urazpitik ateratzeko elektrizitate asko gastatzen du. 30 kw. Egunean zehar plaketatik ateratako energia erabiliko da, saiatuz ekoizten dugun guztia kontsumitzeko, sobratzen dena elektrizitate sarera sartzen da eta
- Akumulatzaileak da hurrengo pausua.
Jaso ditugun dirulaguntzak:
Arabako Foru Aldundia, EVE, Leader programa, Labean berrikuntza soziala programa
Emasp kooperatibarekin egindako proiektua

