Chirimoyas inflamables

Los Informallsen sorkuntza egonaldia
azaroaren 27tik abenduak 5arte
Egoitzak - Mikorrizak

Mikorrizak: Onddo eta sustraien arteko erlazio sinbiotikoaren izena erabiltzen duen programa honen bidez, AZALAk beste egitura lagun batzuk hartzen ditu beraien programen zati bat gure espazioan gara dezaten

Egoitza hau Tapete común programaren barruan kokatzen da. L’animal a l’esquena (Celrá, Girona), EiMa (María de la Salut, Mallorca) y Casa Vella (Amiadoso, Ourense) arteko lankidetza-programa honen helburua lurralde bakoitzeko  sortzaileei laguntza ematea dela, lan-espazioa, ostatua eta beren lan-prozesuei laguntza artistikoa eskainiz.

Chirimoyas inflamables (izenburua behin-behinekoa da) Losinformalls Konpainiaren ikerketa da, arte eszenikoen esparruan egindako ikerketa heterogeneoa eta diziplina anitzekoa, bertan helburu nagusia behatza zaurian sartzea da eta inertzia atseginegiak eragindako dinamiketan murgilduta dagoen publikoa desorientatzea. Luis eta Pere elkarren bila aritzen dira akuriak balira bezala, ikusleek bete-betean parte hartu dezaten egoera eta eszena desberdinetan. Egoera eta eszena horietan zalantzan jartzen da ekintza eszenikoa bera, baina baita antzerkira joateko ohitura bera ere eta ikuslearen rola. Noraino luzatu daitezke mugak?

Testu honen pare, gure egungo ikerketa ere loturarik gabeko ideien multzo bat da, ikusleari ematen zaizkionak hainbat angelutatik, eta zalantzan jartzen dutenak ekintza eszenikoaren zergatia eta zergatik egiten dugun egiten duguna. Izaera iraultzailea edota su-eragilea duten ideiak dira, publikoa eta geure burua proban ipintzeko hormatzarra. Autokudeatutako unibertso bat, non egoera bakoitza muturreraino luzatzen saiatzen garen, non ez dagoen laugarren paretarik, hormarik ez dagoelako, publikoa barruan eta kanpoan baitago denbora guztian, zizare zulo eszeniko moduko bat, non 4D erako belarrondokoak ematen diren. Arriskutsuak izan daitezkeen ekintzak, baina ez hainbeste, izan ere gozatu eta dantzatu besterik ez dugu egin nahi, mundu guztiak dakienez. Azken helburua txaloak jasotzea da, mundu guztia amaitu dezan butakan salto eginez.

Hemen, gure ikerketari buruzko gako-hitzen zerrenda bat, erreferentzia gisa erabili daitekeena:

– ARRISKU ESZENIKOA – DANTZA EZINDUAK – GEZURRAK ETA POLEMIKAK – AITZAKIAK ETA ERAGOZPENAK – GAINANTZEZTUTAKO ESZENAK – GU PROBAN IPINTZEA ETA ZU PROBAN IPINTZEA – PUBLIKOA ESTUTU, ZIRIKATU.

Los Informalls arte eszenikoen alorrean lan egiten duen diziplina anitzeko konpainia da, eta funtzionatzen du sorkuntza artistikorako plataforma gisa. Bizimodu bat da, mugimenduan, umorean eta agitazio sozialean oinarritutako bizimodua hain zuzen, eta, aldi berean, arte-adierazpen gertuko eta sentikor baten alde egiten du. Konpainia dantzaren, antzerkiaren eta ezezagunaren arteko toki jakin batean aritzen da. Bere sortzaileak, Fruta eta Pere, inprobisazioaren bi profesional dira, erabilera anitzeko suitzar labanak, artearen eta bizitzaren dekatletak, ezarrita dagoenaren eta politikoki zuzena denaren mugekin jolastea atsegin dutenak, beti prest sorkuntza, ekintza edo esku-hartze bakoitzean patuak ekartzen diena deskubritzeko. Ofizialki Los Informalls 2019ko otsailaren 2tik existitzen da, egun horretan hasi baitziren bere lehen pieza sortzen: “Entrañas con patatas”. Harrezkero, hainbat jaialdi eta hainbat gunetan parte hartu dute, hala nola, La Mercé, Deltebre Dansa, Danseu Festival, Centro Botin, Festival Hop, Free Bodies, Teatro Pradillo, Festival Asalto eta Descalzhina bezalako jaialdietan eta gunetan, besteak beste. Animal a l’Esquena eta Graner guneetako proiektu kideak gara.