Zirriborroak eta gero

#Loratze perimetroa
#Bisita bat Arma Museora
#Zer gertatzen da K herrian ilargi beteko gauetan?
#Eskailerapeko
#Izan ginen mundua
#Kintsugi
#Oraina inoiz ez zen hain etorkizun izan
#Ibaia
#Jolas bat baino ez dunk
#Etxea den mundua

2018tik aurrera
Azalerak - Mikorrizak

Mikorrizak: onddo eta sustraien arteko erlazio sinbiotikoaren izena erabiltzen duen programa honen bidez, AZALAk beste egitura lagun batzuk hartzen ditu beraien programen zati bat gure espazioan gara dezaten.

Zirriborroak eta gero, kontakizunak eta fabulak mundu posibleei buruz,alternatiba eta utopien etorkizuna irudikatzen duten ipuin laburren bilduma. Egun dauden esperientzia zehatzetatik abiatzen dira ipuin horiek.

Lurralde guztietan, gero eta pertsona, talde eta erakunde gehiagok erantzun indibidualak edo kolektiboak ematen ari dira erronken aurrean: ekologikoak, ekonomikoak, kulturalak, sozialak, etab. Erantzuna horiek dira etorkizunaren zirriborro gisa izendatu ditugunak, utopia zehatzak, prototipoak, alternatibak. Marjinalak izan ohi dira, ez oso ikusgarriak, neurri apalekoak.

Gizarte posibleen bozeto horiek, kasu gehienetan etorkizunari buruzko kontakizunak distopiak izan ohi diren mundu batean ematen dira. Etorkizuna beltza eta katastrofikoa aurreikusten duten istorioak dira, biziko ditugun arriskuen aurrean oso adi eta erne ibiltzeko abisua ematen digutenak modu eraginkorrean, baina, aldi berean, mugimendua bera gerarazten dutenak. Etorkizuna iragarritako porrota baldin bada, zertarako denbora eta energia galtzen ibili beste eredu batzuk eraikitzen?

Testuinguru honetan, ezinbestekoa da lurralde bati errotutako egitasmo errealak transmititzeko kanalak abian jartzea. Egiteko modu bat litzateke, esaterako, haien inguruan imaginarioak eta fikzioak sortzea. Horretarako, proiektu honen bitartez proposatzen dugu dauden alternatibei buruz fabulatu dezatela egileek, moldatu ditzatela alegia horiek, hori da luzatzen diegun gonbidapena, kontaera espekulatiboak sortu ditzatela, ikusteko urruti-edo geratzen den etorkizun batean zer gertatuko litzatekeen, baldin eta alternatiba horiek hedatuko balira.

Aldaketa hori eman dadin, zirriborroen bilduma bat osatu nahi dugu, ekintza errealen eta imajinatuen gida bat. Lehen bildumak Araban eta Gipuzkoan egiten ari dira, hurrengoak beste geografietan barrena egin ahal izango dira.

AZALAk bultzatzen duen Zirriborroak eta gero proiektua, Arantxa Mendiharatek, Ixiar Rozas eta Idoia Zabaletaren laguntzaz ideatu zuen. Egileen, ilustratzaileen, itzultzaileen, zuzentzaileen eta alternatiben arduradunen ekarpenez gain, talde batek lan egiten du ipuinen sorreran urtean zehar: Ibon Saenz de Olazagoitia (diseinua), Teklak, Komunikazio eta Audientzien Estudioa (Komunikazioa), La Debacle (Web) eta Noiz (banaketa).

Informazio gehio:  Zirriborroak eta gero