Bois-des-Dames murgiltze proiektua da. Sei emakumek zeremonia bitxi bat gidatzen dute: sorgin-batzarre bat, abestiak, dantza, bufoiak eta ekintza erritualak uztarturik agertzen dituen proposamen artistikoa.
Bois-des-Dames-ek basoekin loturiko kondairak eta mitoak ditu inspirazio iturri, gaueko topaketa sekretuak, non emakumeek senda-belarrei eta jai pagano klandestinoei buruzko ezagutzak trukatzen zituzten, eta inspirazio iturri izango du deabruzko zeremonia zoroenak asmatzen zituzten inkisidoreen eldarniozko ameskeria ere. Bois-des-Dames sorginaren irudiarekin jolasten da. Eta feminizidio masibo historiko baten subjektu eta mendekotasunaren ikono feminista bezala ekartzen du, baita ilunekoarekin eta mukerrarekin mintzo denaren irudia bezala ere.
Azalan, Makrâl-ek Bois-des-Dames-en eskeletoa sortzen lan egingo du. Arreta berezia jarriko dio aldez aurretik sortutako material performatiboen aukeraketari, eta, pieza, unitate ireki moduan antolatzeari.
Makrâl (Macrale-k sorgina esan nahi du Lieja aldeko valonieraz) hainbat diziplinatako sei artista biltzen dituen taldea da, Belgika, Frantzia eta Espainia artean. Honako pertsona hauek osatzen dute taldea: Aline Comignaghi, Élise Moreau, Caroline Pinta, Anooradha Rughoonundun, Blanche Tirtiaux eta Romane Rose Uyttersprot. Elkarrekin, forma performatiboak in situ sortzeko proiektuari ekin zioten. Praktika kolektiboa lantzen dute, horizontala eta diziplinetatik haratago, zuzeneko arteen kodeek erritualaren kodeekin halako harremana izan nahi dute.