Egonaldi artistiko honetan hartu-eman bat planteatzen da. Rubén Vilanova artista bisualaren eta Nuria Sotelo dantzariaren eta koreografoaren arteko elkarrizketa hain zuzen. Azala-ko espazio naturalean ekingo diote hartu-emanari. Duela hamarkada batzuetatik hona, bi sortzaileak murgildurik dabiltza bizi proiektu ezberdinetan, kultur kudeaketaren nahiz arte eszenikoen ekoizpenaren alorreko hainbat proiektuetan, eta ikerketa bat egin nahi dute, arlo artistikoaren aurrean elkarrekin dituzten sinergiei buruzkoa.
Zer proposatzen du gorputzak, zer hartzaileak? Nola mintzo da hiruko hau natura, gorputza, begia? Zer sinergia motak bultzatzen dira? Ba al dago hierarkiarik? Joan gaitezke hierarkia horietaz haratago? Nola jokatzen dugu bestetasun horrekin? Behatzen duenaren eta behatua izatea uzten duenaren artean, zein da hor sortzen den harremana intimoa? Eta behatua denaren eta behatzen egon nahiago duenaren artean? Rolak alda ditzakegu gailuak aldatu gabe? Zer zerikusi dauka batak bestearekin?
Helburu jakinik gabe, irudiak sortzen hasiko dira, horrela bide berriak agertuko dira, gorputzaren egoteko moduei eta mugimenduari lotutakoak.
Gainerako guztia guk geuk deskubritu beharko dugu.
Rubén Vilanova argazkilaria da eta landa-eremuko kultur langilea.
Arte Plastikoen eta Diseinuaren Antonio Faílde Eskolan ikasi zuen, Argazkigintza Artistikoaren espezialitatean, eta ikasten jarraitzen du izen handiko artisten aldamenean. Bakarkako eta taldekako erakusketak egin ditu areto ugarietan, eta lehiaketetan hainbat sari irabazi ditu. Argazkigintzari dagokionez, argazkilaritza artistikoa, produktua, ondarea lantzen ditu eta arte eszenikoen arloan espezializatu da. 2010etik, Licenciada Sotelo dantza-konpainiaren ikuskizunak ekoizten ditu, Nuria Sotelorekin lankidetzan; 2021an La Casa Vieja sortu zuten, sormen eta ikerketa artistikorako gunea, Amiadoso-ko herri txikian, Allariz Biosfera Erreserban.
Nuria Sotelo, albaitaria, dantzaria, koreografoa, eta Furia Sotelo dantza-konpainiaren sortzailea eta zuzendari artistikoa da, Ourense UVko Campuseko Dantza Espazioko zuzendaria, irakaslea mugimenduaren alorrean, langilea arteen gizarte eremuan, A Casa Vella espazioaren bultzatzailea eta koordinatzailea, landa-eremuko herri txikietan sormen artistikoa eta ekintza soziala gauzatzen ditu bertan. Lurraldearen garapen artistikoaz arduratuta, Galizian lana egin du batez ere. Centro Coreográfico Gallego, Femme Fatale, Experimentadanza, Teatro Resoante, Elefante Elegante, Atribuiría Teatro, Cía. Mikel Arístegui dantza eta antzerki konpainietan aritu da. 2013tik aurrera, Matarile Teatro taldeko partaidea da. Licenciada Sotelo-ko ikuskizunek AGADIC, Vigoko ALT, Escenas del Cambio edota Cuerpo(la)Terra jaialdien laguntza jaso dute, besteak beste. Estatu mailako eta nazioarteko programazioetan eta jaialdietan parte hartu dute. Licenciada Soteloren ikuskizunak zuzentzeaz gain, koreografo moduan enkarguak eta kolaborazioak egiten ditu ere hainbat artista eta konpainiaren eskutik eta hainbat ekitalditarako.